Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

IK4-Idekok zure enpresako Bikaintasun Operazionalaren autodiagnostikoa egiten lagunduko dizu

IK4-Idekok zure enpresako Bikaintasun Operazionalaren autodiagnostikoa egiten lagunduko dizu

Autodiagnostikoa, online bidez egiten den galdetegi bat da eta enpresei aukera ematen die Bikaintasun Operazionalari dagokion eremuan beraien enpresa eta prozesuek zein maila daukaten ebaluatzeko eta hobetzeko dauden lan eremuak identifikatzen laguntzen du.

Egokitasun mailaren arabera, erabiltzaileek egungo egoera identifikatu eta galdera bakoitzean bere enpresarako nahiko luketen maila edo egoera zehazten dute 30 galderei erantzunda.

Gainera, hainbat maila eskaintzen dituenez, erabiltzaileek oharrak, hausnarketak eta hobekuntzarako ideiak apuntatu ditzakete galdera bakoitzak oharrak egiteko eskaintzen duen eremuan.

Autodiagnostikoa egiterakoan, Erabiltzaileak erakundearen ikuspegi orokorra izatea gomendatzen da emaitza ez-partzialak lortu ahal izateko galdetegia 30 minutuan betetzen da.

Emaitzak ematean, egungo egoeraren aurreikuspenaz gain, landu beharreko eremuak identifikatzen ditu dispertsio eta radar grafikoen bitartez. Gainera, IK4-Idekoko ereduarekin alderatzen da eta lantzea gomendatzen den ekintza eta moduluak identifikatzen ditu.

Azkenik, erabiltzaileak nahi izanez gero, Bikaintasun Operazionalean aditua den IK4-Idekoko kide batek azterketa zehatzagoa egiteko aukera ere badago, grafikoz osatutako azterketa pdf batean jaso eta erabiltzaileari emailez bidaliko zaiolarik, dohainik.

Autodiagnostikora sartu