Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Programa Markoko DYNXPERTS proiektu europarraren bilera orokorra egin zen Soralucen uztailaren 19 eta 20an, IK4-IDEKOk lideratuta eta IK4-TEKNIKERren parte-hartzearekin. Proiektua ‘plug-and-produce’ irtenbideen garapenean zentratuta dago, fabrikazio prozesuetan produktibitatea eta kalitatea hobetzeko, makina-erreminten ezaugarri dinamikoak hobetzea ahalbidetuko duten elementu berri eta funtzioen garapenaren bitartez. Proiektuaren erdiko ebaluazioa (mid-term review) arrakastaz gainditu da prototipoen aniztasuna eta jadanik garatutako funtzionalitatea eta industrian ezartzeko duen hurbiltasuna azpimarratu direlarik. Soraluceko bileran, gailu hauekin erlazionatutako azken garapenak aurkeztu ziren eta chaterra ezabatzako fluido eta elastomero magnetoreologikoetan eta induzitutako korronteetan (eddy currents) oinarritutako hiru motelgailu sintonizagarriak azpimarratu ziren, baita makinaren identifikazio dinamiko azkarra lortzeko bi kalibragailu dinamiko eta fluido magnetoreoligikoetan oinarritutako erreminta bat ere, pieza lerden eta geometriko konplexuen finkapena ahalbidetzen duena, piezan kalte edo deformaziorik sortu gabe. Proiektuak, orain, azken faseari aurre egin beharko dio eta prototipo industragarrietan eta hauen portaeren erakusketa eta inpaktu potentzialen zentratzea izango da egin beharreko lana