Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Gailu honekin tren garraioaren segurtasuna handitzen da, mihiztatzearen aurretik akatsak detektatzen direlako gurpilaren errodadura planoan.
Zentro teknologikoak diseinatu duen sistemak, homologaziorako arau italiarrak eskatzen duena betetzen du. Ondorioz, enpresari merkatuan duen presentzia sendotzea baimenduko dio.
IK4-IDEKO Euskal Zentro Teknologikoak, ultrasoinu bidez ikuskatzeko sistema aurreratua diseinatu du CAF tren-fabrikatzailearentzat. Trenen gurpilek egoera ona izatea bermatzen du eta tren-garraioaren segurtasuna hobetzeko ekarpen garrantzitsua egiten du.
Gailua berriki entregatu zaio CAFi eta erabileraren ondorioz, material birakariaren hornitzaile gisa homologatzeko aukera izango du Italian, herrialde honetako homologazio-arauen eskakizunak betetzen baititu. Hori dela eta, merkatu honetan duen presentzia sendotuko du. “Italiako tren-konpainia publikoa den Trenitaliako ikuskatzaileek, sistema hau beraien parametroetara egokitzen dela egiaztatu dute, bai eta funtzionamendu egokia duela berretsi ere” adierazi du IK4-IDEKOko Ikuskaritza eta Neurketa lerroko ikertzailea den Ivan Castrok.
Gailu honek aukera ematen du gurpil guztien ikuskaritza mihiztatzearen aurretik egiteko eta pultsu-eko eta tandem ultrasoinuen teknika aurreratuak erabiltzen ditu, lodiera guztiaren akatsak detektatzen dituelarik errodadura planoan. Sistemak duen malgutasun eta modularitatearengatik nabarmentzen da. Ezaugarri honek, trenen gurpilen geometria eta tamaina desberdinetara moldatzeko aukera ematen du.Sistema diseinatu eta funtzionamendu egokia duela ziurtatu denean, ikuskaritzak burutuko dituzten CAFeko langileen formazioarekin ere arduratu dira zentro teknologikoko adituak. Gailu honen garapena posible izan da IK4-IDEKOk saiakuntza ez-suntsitzaileetan duen espezializazioari esker.
Eremu honetan profesional kualifikatuak izatea beharrezkoa da, hau da, nazioarteko homologazio eta zertifikazio parametro zorrotzak betetzeko gai izango direnak. Ikuskaritza eta Neurketa dibisioa, zentro teknologikoaren ikerketa arlo garrantzitsuenetakoa da, Euskadin Fabrikazio Aurreratuan erreferente dena. “CAFentzako garatu den sistema honek, ultrasoinu teknologietan agente espezializatu gisa errekonozitzen du IK4-IDEKO, tresna, ekipo eta profesional egokiak dituena gisa honetako lanak burutzeko. Gainera, gure zentroak azken urteetan saiakuntza ez-suntsitzaileen alorrean egin duen apustu estrategikoaren uzta da, batez ere trenen sektorean “ erantsi du Castrok.
IK4-IDEKOk gainera, ibilbide luzea eginda dauka trenen osagaien kalitate proba eta kontroletara bideratutako ikerketa, sortze eta ezagutzaren aplikazioan.