ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKO, beste urte betez ere fabrikazio aurreratuaren ikerketaren abangoardian

IK4-IDEKO, beste urte betez ere fabrikazio aurreratuaren ikerketaren abangoardian

K4-IDEKOk partaidetza azpimarragarria izan du pasa den abuztuan Ciudad del Cabo hirian (Sudafrika) Produkzioaren Ingeniaritzarako (CIRP) Nazioarteko Akademiak antolatu zuen 64. Biltzarrean, ezagutza elkartrukatu eta etorkizuneko perspektibak aztertzeko helburuarekin.

Abuztuaren 23tik 29ra egin zen Biltzarrarekin, sektorean lider den CIRP erakundeko kideen artean I+G sustatu nahi da industria produkzioan garrantzitsuak diren ikertzaile eta bestelako eragileen arteko nazioarteko sarearen bultzadaren bidez.

IK4-IDEKO ere bertan izan zen eta partaidetza azpimarragarria izan zuen Dinamika eta Kontrola ikerketa lerroaren kudeatzaile den Jokin Muñoa eta Mekanizazio eta Produkzio sistemak dibisioko ikertzaile den David Barrenetxearekin, biak ere CIRP erakundeko bazkide direnak.

Muñoa doktoreak “Active suppression of structural chatter vibrations using machine drives and accelerometers” artikulua aurkeztu zuen, biltzar honetarako estatu mailan onartuak izan ziren bi lanetako bat hain zuzen ere, lana aurkezteko hautatua izateak duen zailtasunaren adierazgarri garbia.

honen, kontinente afrikarrean egiten den lehena, programazioan izan ziren artikulu, ponentzia eta Keynoteen (azken belaunaldiko teknologiak aztertu eta etorkizuneko erronkak proposatzen dituzten aurkezpenak) maila altua ikusi zen.

Aurtengo keynoteetako batzuk, sektore aeroespazialeko material aurreratuen ebaketa-teknologiak landu zituzten, hala nola, “High performance cutting of advanced aerospace alloys and composite materials” izenarekin aurkeztutakoa.

DANTIP eta DANUBI artezketa makinen aipamena ere egin zen “Abrasive machining of advanced aerospace alloys and composites” aurkezpenean, sektorean liderrak direnak eta makina-erremintako Danobat euskal enpresak fabrikatutakoa.

KATEGORIAK