ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk ez zuen hutsik egin fabrikazio munduak egindako bileran

IK4-IDEKOk ez zuen hutsik egin fabrikazio munduak egindako bileran



Otsailaren 22tik 24ra CIRPren (produkzio ingeniaritzaren nazioarteko akademia, arlo honetako ikerketan mundu mailako erakunde liderra dena) neguko urteroko bilera egin zen. Bilera honetan IK4-IDEKOko 4 pertsonek parte hartu zuten; Xavier Beudaert, kide korporatiboa; David Barrenetxea, kide elkartua; Jokin Muñoa, berriki talde exigenteko kide izatera pasatu dena, produkzio ingeniaritza alorrean onenentzat erreserbatua dagoen taldea hain zuzen ere; eta Mikel Zatarain, gaur egun CIRPn Espainiak duen kide numerario (fellow) bakarra.



Produkzio ingeniaritzaren ikerketan mundu mailan liderra den CIRP erakundeak urtean bi bilera orokor egiten ditu. Bilera hauen helburua, industria munduan esanguratsuak diren ikertzaile eta pertsonekin osatuta dagoen nazioarteko sarearen bitartez, kideengan I+G sustatzea da. Ekitaldi hauetan ezagutza eta etorkizuneko ikuspegiak elkartrukatzen dira produkzioaren kudeaketa, fabrikazio prozesu, automatizazio eta sistemen fabrikazio gaietan besteak beste.



Kongresua, Parisko Maison de la Mutualité eraikinean ospatu zen. Hainbat lan-talde eta talde kooperatiboen arteko bilera paraleloak egin ziren. Azpimarratzekoa Jokin Muñoa doktoreak aurkeztuko zuen keynote-a, STC M taldearen barruan chatterra ezabatzeko teknikei buruzkoa. Keynote edo garapenen berrikuspen hauek, akademiak egiten dituen ekarpenik azpimarragarrienak dira. Oraingo honetan, IK4-IDEKOko Dinamika eta Kontrola lerroko ikertzaileek zuzenduko dute inpaktu handia izango duten berrikuspen hauen garapena.

    KATEGORIAK