ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Makinen egiaztapenean eguneratu zaitez! eguneratu zaitez!”

Makinen egiaztapenean eguneratu zaitez! eguneratu zaitez!”

AFM erakundeak (Makina-erreminta, Osagarri, Osagai eta Erreminta Ekoizleen Erakundea Espainiarra) eta IK4-IDEKO eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoek, "Makinen egiaztapenean eguneratu zaitez!”  ikastaroa antolatu dute (ISO 230-1, -2 eta -9 arauen araberakoa). 2015eko martxoaren 5, 12 eta 26an egingo da IK4-IDEKO eta IK4-TEKNIKER zentroen instalazioetan.

Ikastaroaren helburu nagusia, makinen egiaztapenarekin harremana duten kontzeptuak modu praktikoan eguneratzea da: ziurgabetasuna, doitasun-saiakuntzak, posizionamenduak, zuzentasuna, ortogonalitatea...

Berriki, ISO 230-1:2014 arauaren azken garapen teknikoen berrikuspen eguneratuenak argitaratu dira, makinen egiaztapen guztien oinarria direnak. Gai honekin harremana duen edozein erabiltzaile, makina-ekoizle zein erakundek eduki hauek menperatu behar ditu.

Ikastaroa ondorengoei bideratuta dago: makina-ekoizleei, erabiltzaileei, fabrikazioari lotutako ingeniaritzei zein Kalitate, Diseinu, Mantentze, LTZ eta Bulego Tekniko Sailetako langileei...

Izen ematea AFM

    NABARMENDUTAKO BERRIAK

    KATEGORIAK