ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk bibrazioen kontrolerako eta industri prozesuen optimizaziorako dituen ahalmenak aurkeztu zituen Basque Industry 4.0 foroan

IK4-IDEKOk bibrazioen kontrolerako eta industri prozesuen optimizaziorako dituen ahalmenak aurkeztu zituen  Basque Industry 4.0 foroan

IK4-IDEKO Zentro teknologikoak bere ikDAS gailuaren diseinu berria kaleratu zuen ekitaldian; gailuak makinaren portaera dinamikoa aztertzen du eta ekipoen efizientzia hobetzen.

Ekitaldi honetan, IK4 Aliantzaren stand-an aurkitutzen zen Zentro Teknologikoa

IK4-IDEKO Fabrikazio Aurreratuan espezializatutako zentro teknologikoak presentzia nabarmena izan zuen azaroaren 22an, Donostian, egin zen Basque Industry 4.0 kongresuaren laugarren edizioan.

Erakunde ikertzaileak bere ikDAS gailuaren berdiseinua aurkeztu zuen foro horretan; ikDAS seinaleak eskuratzeko eta prozesatzeko plataforma eramangarri bat da, eta makina-erreminten portaera dinamikoa neurtu eta analizatzen du, ekipoen bibrazioak kontrolatzeko eta haien efizientzia hobetzeko.

IK4-IDEKOko aditu taldeak fabrikazio prozesuen optimizazioan egiten du lan, ekoizpen sistemen doitasuna areagotzeko eta industri pieza eta osagaien kalitatea hobetzeko.

Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da makinen bibrazioak ahalik eta gehien gutxitzea; izan ere, arazo horrek ekipoen bizitza baliagarria mugatzen du eta ekipoen produktibitateari eragiten dio.

Zehazki, ikDAS gailuak seinaleen frekuentzia aztertzea ahalbidetzen du, bai eta ekipoen osagai gakoen maiztasun erantzunaren funtzioa lortzea ere, hala nola makinaren egitura piezena .

Ekipoa erabiltzeko ez da ezagutza handirik behar, erabiltzailearentzat duen interfazea elkarrizketa interaktiboetan egituratuta baitago eta horri esker azkar eta erraz manipulatu baitaiteke. Hori da ekipoak duen abantaila.

Zentro teknologikoa Basque Industry 4.0 kongresuan egon zen, IK4 aliantza teknologikoaren estandean, eta hitzordua aprobetxatuko zuen ekipoaren erabileren alorrean zein softwarean egindako diseinu berria ezagutarazteko, interfaze atseginagoa eta erabiltzaile digitalei egokitutakoa jarri baitio.

Tresnaren diseinu berria lau modulu edukiko ditu guztira eta modulu horiekin guztiekin salduko da: frekuentziak eskuratzea eta analizatzea, makina orekatzea, frequency response analysis y multi adquisition analysis.

Basque Industry 4.0 ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak antolatzen du, Spriren bitartez, eta Euskadin dagoen industria digitalerako egiten den topaketa nabarmenetako bat da.

Aurtengo edizioa Kursaal jauregian egin zen, Gipuzkoako hiriburuan, eta EITT tresnetan zentratuko da (Elektronikako, Informazioko eta Telekomunikazioetako Teknologiak), industri prozesuak optimizatzeko laguntza gisa.

Ekitaldia ezinbesteko hitzordua da euskal enpresa ehunerako, eta bertan laugarren iraultza industrialaren debateari ekingo zaio, esperientzia, joera, estrategia, tailer eta erakusketen bitartez.

Deskargatu ik-DAS notiziaren dosierra



BIDEOAK

KATEGORIAK