ESKATU INFORMAZIOA

 
ARRAKASTA KASUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

IkDAS

ERRONKA

Makina zehatzagoak, bibrazio gutxiagorekin

Enpresek gero eta ekipamendu zehatzagoak, ekonomikoagoak eta eraginkorragoak behar dituzte, kalitate estandar handiko produktuak ekoitzi ahal izateko. Helburu hori lortzeko, beraz, funtsezkoa da makinaren bibrazioak ahalik eta gehien murriztea.

Bibrazioak agertzea da industriari aurre egitea dagokion arazoetako bat, eta mugapen handia da beraien produktibitaterako, izan ere, ekipoek nahi ez den moduan funtzionatzen dute eta horrek dakar makinek eta erremintek gutxiago irautea.

Orain arte, ekipo handiak erabiliz eta oso trebatutako pertsonekin izan da posible bibrazioen arrazoiak diagnostikatzea eta bibrazioak erabat desagerrarazteko konponbideak planteatzea, eta horrek oso kostu ekonomiko handia zekarren.

Datuen analisiak eta teknologia aurreratuak erabiltzeak ahalbidetu dute behin eta berriz gertatzen den eta ekoizpen prozesuan sekulako traba den arazo horretarako konponbidea ikuspegi integraletik eta erabat berritzailetik eskaintzea

Testuinguru honetan, IK4-IDEKOk ikDAS garatu du. Seinaleak eskuratzeko plataforma eramangarri honek lau modulu operatibo ditu, eta ahalbidetzen du gako-elementuen frekuentziaren erantzun-funtzioa eskuratzea, adibidez makinaren egiturazko piezena.

Ekipoak sensore desberdinez baliatuta tentsio seinaleak lortzea ahalbidetzen du, datuak lortzeko software baten bidez hautagarriak izan baitaitezke, ondoren eta off line moduan seinalearen aldi bateko eboluzioa bisualizatzeko eta dagokion espektro azterketa egiteko.

Plataformak erabiltzailearentzat duen interfazea elkarrizketa interaktiboetan egituratuta dago, azkar eta erraz manipulatua izateko, beraz, ez da beharrezkoa ezagutza tekniko askorik edukitzea bere erabilerarako.

EMAITZAK

4 arlo nagusi bibrazioen diagnosian eta analisian

IK4-IDEKOko ikertzaileek bibrazioen sorrerarekin lotura duten lau diagnosi arlo zehaztea lortu dute, eta ikDAS plataformak haien gainean jardungo nagusiki ekipamenduen eraginkortasuna hobetzeko.
Gailuak makinen bibrazioak erregistratzea eta prozesatzea lortzen du, haiek izan ditzaketen arazoak diagnostikatzeko.

Diseinatutako 4 moduluak gailuaren barruan txertatu dira, eta gailua, berriz, ordenagailu batek osatzen du, interfaze erraza eta intuitibo batekin, edozein langilek erabili dezakeena, prestakuntza labur bat jaso ondoren eta ezagutza berezirik eduki beharrik gabe.

APLIKAZIOA

Datuak eskuratzeko eta konputatzeko daukan ahalmenarekin eta eramangarria eta erabiltzen erraza denez, ikDAS tresna egokia da tailerrerako, mantentze lanetan, muntaketan, makinak prestatzeko lanetan, mekanizazio arazoak konpontzen, eta bestelako lanetan lagungarri delako.
Gainera, bere aplikazio eremua I+Garen eta profesionalen trebakuntza eta prestakuntzaren alorretara zabaltzen da.

ikDAS tresna aurreratua da eta industriako eskulangintzaren sektorearen eskakizunetara egokituta dago, prozesuen kalitatea bermatzeko. Irakaskuntzaren eremuan ere erabili daiteke, formaziorako.

IKERKETA TALDEAK

IK4-IDEKOk fabrikazioan aplikatutako azken teknologien gainean duen ezagutzari eta esperientziari esker, errazago izan da plataforma hau diseinatzea, zeinarekin dinamika birakaria duten makinen arazo endemiko bat azkar eta eraginkortasunez konpondu daitekeen. Garapena Dinamika eta Kontrola ikerketa lerroko ingeniari taldeak egindako lanari esker egin ahal izan da garapena, izan ere, lantalde horrek ibilbide luzea egina dauka makina eta prozesuen portaera dinamikoa ezaugarritzen eta optimizatzen. Departamentu horretako profesionalek era guztietako makina industrialetan gertatzen diren bibrazio arazoak konpontzen dihardute, eta lan horretan bi ikuspegi desberdin eta osagarri dituzte abiapuntu: Alde batetik, makinen eta eragingailuen diseinu dinamikoa eta, bestetik, diagnostikoa eta mekanizazio prozesu batzuetan chatterra eta bibrazioak ezabatzeko geuk garatutako soluzioak ondoren inplementatzea. Dinamika eta Kontrola ikerketa lerroa diziplina askotariko lantaldea da, eta ondo prestatuta dauden eta nazioarteko zientzia eta teknologiaren munduan oso ezagunak diren pertsonek osatuta dago.

EKIPAMENDUA

IK4-IDEKOk punta-puntako instalazioak ditu eta instalazio horiei esker lehen lerroan gaude gure espezializazioan, bai maila nazionalean bai internazionalean. Ikuskaritzan eta neurketan egiten dituen ikerketa lanetan laguntzeko, aurten laborategi berri bat inauguratuko du saiakuntza ez suntsitzaileetarako teknologiarik aurreratuenekin.