ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk bere balio digitaleko proposamena aurkeztuko du Basque Industry 4.0n

IK4-IDEKOk bere balio digitaleko proposamena aurkeztuko du Basque Industry 4.0n
  • 4.0 Industriari zuzendutako euskal foroan, makina-erreminten sektorean eta fabrikazio prozesuei aplikatutako digitalizazioan dituen gaitasunak erakutsiko ditu zentro teknologikoak
  • Erakundeak hainbat tailer espezializatutan parte hartuko du, eta INNGUMA zaintza teknologiko eta adimen lehiakorrerako duen tresna ere aurkeztu du.
  • Ekitaldia azaroaren 26an egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta IK4 Aliantza Teknologikoak ekitaldian edukiko duen erakusketa gunean egongo da erakunde ikertzailea


IK4-IDEKO
 Fabrikazio Aurreratuan espezializatuta dagoen euskal zentro teknologikoak Basque Industry 4.0 foroaren hurrengo edizioan parte hartuko du. Makina-erremintei eta fabrikazio prozesuei aplikatutako digitalizazioaren eremuan dituen gaitasunak erakutsiko ditu ekitaldian.

Foroa azaroaren 26an egingo da, Bilboko Euskaduna Jauregian, eta IK4 aliantza teknologikoak foro horretako erakusketa gunean instalatuko duen standean egongo da erakunde ikertzailea. Ekitaldiaren bosgarren edizioa izango da, eta Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez antolatzen du, hitzordu azpimarragarri bihurtuta Euskadiko 4.0 industriarako.

Zehazki, IK4-IDEKOk fabrikazioari eta robotikari aplikatutako adimen artifizialari buruzko bi tailerretan parte hartuko du, eta INNGUMA adimen lehiakorrerako duen tresna aurkeztuko du. Horrez gain, industriaren eta ekoizpen sistemen digitalizaziorako dituen irtenbideak ere ezagutaraziko ditu.

Digitalizazioaren eremuan, zentro teknologikoak ibilbide sendoa du makina-erremintei aplikatutako ikerketan, zeina informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapenean garatzen duen jarduerari gehitu behar zaion. Gaitasun horiei esker, erakundeak makinetatik datozen datuak eskuratu, interpretatu eta optimizatzeko lanetan zentratutako balio proposamen bat garatu du.

Zentro teknologikoak garatutako soluzio digitalek makinaren funtzionamenduari buruzko datuak eskuratzen eta analizatzen dituzte denbora errealean, baina baita ekipoaren datu historikoak eta fabrikazio prozesuaren gaineko informazioa ere. Informazio fluxu horren bitartez, erakundeko adituak gai dira ekoizpen plantetan egindako eragiketak optimizatzeko.

IK4-IDEKOren balio digitaleko proposamenarekin posible da hutsegiteen diagnostiko bat egitea, planifikatu gabeko geldialdien denborak murrizteko eta mantentze lanen jarduerak, aldizkako autodiagnosi zikloak eta aurrez definitutako mantentze lanak programatzeko.

“Ekoizpen planta konektatu bateko makinen datuen digitalizazioan eta erabilera intentsiboan oinarritzen dira gure soluzioak. Hitz batean, ekipoen efizientzia hobetzea lortzen dute, bai eta mantentze lanen kostuak eta makinako, fabrikazio zelula malguko edo ekoizpen lerro automatizatuko fabrikazio prozesuen produktibitatea hobetzea ere”, ziurtatu du Jon Kepa Gerrikagoitiak, IK4-IDEKOko IKTen eta Automatizazioen ikerketa taldeko arduradunak.

HMI interfaze berrien garapena da zentro teknologikoak intentsuki landu dituen alderdietako bat. Interfaze horiekin posible da ekipoen eragiketaren kudeaketa integrala egitea Appetan oinarrituta.

Lan ingurune irekiak dira, eta beste sistema batzuekin bateratu daitezkeen eta automatikoki eguneratu daitezkeen funtzionaltasun berriak integratu ditzakete.

Adituak sentsorikan eta IT-OT integrazioan

IK4-IDEKO seinaleak monitorizatzeko sistemen garapenean espezializatuta dago, tartean direla sentsorika aurreratua eta IIoT geruza osoko maiztasun handiko seinaleen tratamendua. Horretarako, zentro teknologikoa makinako konputaziorako soluzio aurreratuak garatzen ari da “Edge Computing” arkitektura eta plataformekin, datuak datu iturrian bertan analizatzen eta prozesatzen uzten dute-eta.

Modu osagarrian, IK4-IDEKOren soluzioek “Fog eta Cloud Computing” arkitekturako konbinatzen dituzte, visual analytics-eko funtzionaltasunak txertatuz, ekoizpena, fabrikazio prozesua, energi efizientzia eta makinaren baldintza kudeatu ahal izateko.

Zento teknologikoak devops automatizazio digitalerako soluzio integralak garatzen ditu, edukiontzietan oinarrituta. IK4-IDEKOn garatutako hardware eta software produktuen suite baten bitartez garatzen ditu soluzio horiek, izan ere, horiek hirugarrenen sistemekin komunikatzen uzten dute, haiekin bat eginda, modu irekian, esaterako industriaren protokolo estandarren bitartez, bai OT geruzan (eremu mailako gailuak: FPGA, PAC, PLC), bai IT geruzan (MES sistemak, ERP).

Bukatzeko, IK4-IDEKOren data scientists ekipoak informazio balioduna lortu dezake datu eta seinaleetatik, adimen artifizialeko tekniken eta machine learning bitartez, eta domeinuko adituek (zerbitzuko teknikariak, makinen portaera dinamikoko adituak edo prozesuko ingeniariak) interpretatu ditzaketen irudiekin ere errepresentatu ditzake datu eta seinale horiek.

Hori lortzeko, garapen propioko Big Data azpiegitura bat erabiltzen du, zeinak datuak atera, garbitu eta transformatzeko prozesuak inplementatzen dituen, analisi tresna eta teknika batzuk aplikatu ahal izateko eta horiekin makina mota bakoitzerako ad-hoc garatutako kontrol baldintzen metodoen bitartez makinaren geldialdien eta hutsegiteen arrazoiak diagnostikatzeko eta makinen osagai kritikoen osasunaren bilakaera iragartzeko.

Lan horiek egiteko, IK4-IDEKOk, digitalizazioan espezializatutako instalazio bat dauka. CNC eta Digital Factory laborategia da; leku horrek industri automatizazioko ekipamenduak, hardwareak eta softwareak dauzka, simulazioaren eta digital twin-en eremuan egin diren aurrerapenak eta egon diren jardunbide egokiak ikusi ahal izateko eta artezketa ziklo konplexuetan, pieza aplikazioan eta ekoizpen lerroen kontrol sistemetan egon diren virtual commissioning-eko kasu arrakastatsuak ezagutzeko.

Aurrerapauso bat gehiago adimen lehiakorrean

Hitzordua aprobetxatuta, zentro teknologikoak INNGUMA bere adimen lehiakorreko plataformaren prestazioak aurkeztuko ditu. Industri enpresei erabaki estrategikoak hartzeko prozesuetan laguntzen dien tresna bat da, haien sektorearen gaineko kalitateko informazioa zentzuz eskuratzen eta gordetzen laguntzen die-eta.

Une honetan, INNGUMAren erabiltzaile dira hainbat industri enpresa, hala nola DANOBATGROUP makina-erreminten fabrikatzailea, Ingeteam potentziako elektronikako enpresa, CAF tren fabrikatzailea edo Orona igogailuen eta jasokuntza sistemen konpainia; tresnak lehia ingurunearen gaineko ezagutza handiagoa ematen die eta erabakiak hartzen laguntzen, informazioa eskuratzeko, iragazteko eta banatzeko prozesuak automatizatu ditzake-eta.

Sakontzen jarraitzeko hitzaldiak

Basque Industry 4.0 foroaren barruan, IK4-IDEKOk programatutako bi tailerretan ere parte hartuko du, aliantzako beste zentro batzuekin batera.

Zentro teknologikoko IKTen eta Automatizazioen taldeko kudeatzaile Jon Kepa Gerrikagoitiak industriako fabrikazioan aplikatutako Big Datak eta Adimen Artifizialak DANOBATGROUPek datuetan oinarrituta eskaintzen dituen zerbitzuetarako duten garrantziaz hitz egingo du.

Gerrikagoitiak, bere interbentzioan, datuak analizatzen uzten duten teknologiak erakutsiko ditu eta piezen mekanizazio errepikakorretan anomaliak sailkatzeko eta antzemateko metodo eta teknika berriak aurkeztuko ditu.

Adituak, bere azalpenean, data scientists-en ekipo baten eguneko funtzionamendua erakutsiko du, bere jarduera arloak azalduta, erabilitako trebetasun eta teknikekin.

Robotikari buruzko tailerrean, berriz, Dinamika eta Kontroleko ikerketa taldeko ikertzaile Asier Barriosek robotika bidez mekanizatzeko hainbat soluzio erakutsiko ditu eta doitasuna handitzeko asmoarekin chatterra eta bibrazio autokitzikatuak antzemateko eta ezabatzeko garatu diren sistema batzuk aurkeztuko ditu.

 

    KATEGORIAK