Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

Eusko Jaurlaritzak IK4-IDEKOko ikerlari Jokin Muñoaren lan zientifikoa aitortu du

Eusko Jaurlaritzak IK4-IDEKOko ikerlari Jokin Muñoaren lan zientifikoa aitortu du
  • Exekutiboak aditua saritu du Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen ekitaldian

  • Portaera Mekanikoan eta Materialetan doktore Mondragon Unibertsitatetik, Muñoak ikerketa zentroaren Dinamika eta Kontrola ikerketa taldea zuzentzen du.

IK4-IDEKOko Dinamika eta Kontrola ikerketa taldearen zuzendari Jokin Muñoari aitortza egin dio Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko zentro teknologiko bateko ikerlari nabarmen gisa.

Portaera Mekanikoan eta Materialetan doktore Mondragon Unibertsitatetik, Muñoak saria jaso zuen atzo Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapia buru izan zituen ekitaldian.

Lehendakaritzan ospatu zen ekitaldian egon zen IK4-IDEKOko zuzendari nagusi Nerea Aranguren ere.

Aitortza honekin, Euskadiko gobernuak nabarmendu nahi izan du ikerlariak IK4-IDEKOri eta Euskadiko bikaintasun zientifikoari egindako ekarpena.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak antolatutako ekitaldia estrainekoz ospatu da aurten, eta IK4-IDEKO kide duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen berrantolaketa prozesuan kokatzen da. Prozesu horretan bikaintasun, espezializazio eta merkaturako teknologia transferentziarako irizpide berriak aurreikusten dira.

Industria-fabrikazioari aplikatutako garapen teknologikoan ia 20 urteko eskarmentuarekin, Muñoak bere ikerketa-ibilbidea hasi zuen makina-erremintaren portaera estatiko eta dinamikoa elementu finitoen ereduetan oinarrituta aztertuz.

Ondoren, makinetan ebaketa-eragiketen ondorioz sortzen diren dardaretatik eratorritako arazoak konpontzen espezializatu zen, egonkortasun teoriko eta teknika esperimentalen ereduak garatuz.

Bere ikerketa-arlo nagusia chatterraren ezabaketa izan da, eta baita soluzioen bilaketan mekatronikaren funtsak aplikatzea ere, makinen produktibitatea handitu eta fabrikazio prozesuen efizientzia handitzeko.

Muñoak 10 urtetik gorako eskarmentua dauka proiektu europarrak koordinatzen eta, egun, bere ikerketa-eginahalak zuzentzen ditu fabrikazio prozesuen eta makina  erremintaren arteko interakziora, eta baita makina erremintaren dinamika neurtzeko teknika berriak, egonkortasun ereduak eta moteltze aktiboko metodoak garatzera ere.

Hainbat doktore-tesiren ikuskatzailea eta nazioartean errekonozimendu handia duena chatterra eta dardara autoeszitatuak ezabatzeko gailuen garapenean egindako ekarpenagatik, Muñoa 67 argitalpen zientifikoren autorea da eta fabrikazio aurreratuari aplikatutako ikerketan erakunde liderra den Produkzio Ingeniaritzaren Nazioarteko Akademiaren (CIRP) kide elkartua da.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK