ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-Idekok 25 urte beteko ditu

IK4-Idekok 25 urte beteko ditu

IK4-Idekok, bere 25. urteurrena ospatzeko, irudi berria estreinatuko du eta ospakizunerako hainbat jarduera aurkeztuko ditu.

Hasteko, urriaren 27an eta 28an Elgoibarko zentroak jardunaldi zientifiko batzuk antolatuko ditu, non nazioartean mekatronikako eta fabrikazio prozesuetako aditu diren hainbat pertsonak beraien ezagutzak eta teknologia horietan dauden azken berritasunak partekatuko dituzten. Besteak beste, Kanadako British Columbia unibertsitateko irakasle Yusuf Altintas doktorea eta Aachengo unibertsitateko irakasle Christian Brecher doktorea izango ditugu gurekin, eta fabrikazio teknologietan aditu diren heinean teknologia horien gaineko bere ikuspegia emango digute. Era berean, datorren abenduaren 14an ekitaldi instituzional bat egingo dugu gure instalazioetan, non, Patxi Lopez lehendakaria buru izanik, zentroaren historiako gune garrantzitsuenei errepaso bat eman ahal izango diegun, aldi berean hemendik aurrera egingo ditugun urratsak baldintzatuko dituzten erronkak identifikatuta.

 Horretarako, erakunde publikoetako ordezkariak izango ditugu gure artean, bai eta Ideko-IK4ren bezero diren enpresak eta gure historia berrienean protagonista izan diren laguntzaileak ere.

25. urteurreunearen ospakizunak aprobetxatuta, IK4-Idekok WEBGUNE berria estreinatuko du. Sare sozialetan kanal berriak irekita bere on-line estrategia indartzeko prest dagoela, WEB berriarekin apustu egiten dugu gure eskaintza industriara hurbiltzeko, badakigulako Industriako Fabrikaziorako eta Produkziorako Teknologietan egiten ditugun ikerketen emaitzak enpresa ehunera transferitzeko dugun bokazioan egokia dela.

Urtean 8 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin, 12 patenterekin eta 110 lagun baino gehiagoko plantilla batekin, Ideko-IK4 espezializatuta dago industriako fabrikaziorako eta produkziorako teknologietan, eta apustua egiten du bere 8 ikerketa lerroetan erreferentzia izateko. Berrikuntza estrategikoa, Produkzioaren Gestioa, Eraldaketa Prozesuak, Software Adimenduna, Dinamika eta Kontrola, Diseinu Mekanikoa, Ikuskapena eta Neurketa, eta Mikroteknologia eta Ultradoitasuna.

    KATEGORIAK