ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk giza kapitala trebatzearen aldeko apustuarekin jarraitzen du eta doktore berri bat sartu du bere taldean

IDEKOk giza kapitala trebatzearen aldeko apustuarekin jarraitzen du eta doktore berri bat sartu du bere taldean
  • Ramón Uribe-Echeberria ikertzaileak zentro teknologikoetan irekitako berrikuntzaren fenomenoa aztertzen duen tesi batekin lortu du doktoretza.
  • Gaur egun, erakundeak 33 doktore ditu, eta horiei une honetan doktoregoak egiten ari diren zazpi profesional gehituko zaizkie.

Bere taldearen espezializazioa eta profil zientifikoa indartzeko asmoz, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide den IDEKO zentro teknologikoak doktore berri bat sartu berri du bere plantillan; beraz, dagoeneko 33 dira titulazio akademiko hori duten erakundeko kideak.

Joan den maiatzaren 21ean, Ramón Uribe-Echeberria ikertzaileak doktoretza lortu zuen, zentro teknologikoetan irekitako berrikuntzaren fenomenoa modu enpirikoan aztertzen duen tesia irakurri ondoren.

Lana bide telematikoen bidez defendatu zen Valentziako Unibertsitateko, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko, Bartzelonako Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariek osatutako epaimahai baten aurrean.

Uribe-Echeberriaren ikerketa zentro teknologikoen misioan oinarritzen da, ezagutza eta teknologia transferituz enpresa-sarea garatzen laguntzen duten erakunde gisa, eta berrikuntza irekiaren eta lankidetzakoaren ikuspegiak aztertzen ditu.

Tesiak ikuspegi kuantitatiboa erabiltzen du, eta zentro teknologikoetan irekitako berrikuntzarekin lotutako hainbat alderdi aztertzen ditu esplorazio-ikuspegi batetik. Ikuspegi horretan sartzen dira helburuak eta oztopoak, aplikazio-eremuak, berrikuntzak jardunean duen eragina, antolaketa- eta kudeaketa-alderdien eragina eta zehaztutako ereduak.

Lan hori egiteko, ikertzaileak Estatuko zentro teknologikoei zuzendutako inkesta bat garatu zuen, eta, horri esker, hainbat metodo erabiliz prozesatu diren datuak lortu ahal izan zituen, hala nola, analisi deskribatzailea, bariantzan oinarritutako egitura-ekuazioen bidezko modelizazioa (PLS-SEM) eta konglomeratuen analisia.

"Tesiak zentro teknologikoetan irekitako berrikuntza aztertzen du; izan ere, izaera berezia dutenez, enpresa komertzialen aldean oso ezberdinak dira, eta hortxe ardaztu da orain arte ikerketa lanaren zati handi bat ", esan du Uribe-Echeberriak.

Zehazki, ikerketak agerian utzi ditu enpresetan egindako berrikuntzari dagokionez dauden aldeak, horietan hainbat motibazio eta aplikazio-oztopo hautematen baitira. Era berean, agerian geratu dira teknologia-zentroek eskualdeko berrikuntza-sistemako eragileekin dituzten konexio handiak.

Ikerketak, halaber, aztertu du antolaketa-alderdiek, kudeaketak eta jabetza intelektualaren babesak garrantzi handia dutela berrikuntza irekiaren aplikazio arrakastatsu baterako. Era berean, ikerketak agerian utzi du berrikuntza irekiak eragin positiboa duela zentro teknologikoen jardunean.

"Aurkikuntza horiek ondorio praktiko garrantzitsuak dituzte zentro teknologikoei lotutako interes-taldeentzat: kudeatzaileak, administrazio publikoak eta enpresak. Ikerketa honetako hausnarketek teknologia-zentroetan berrikuntza irekiko estrategia eraginkorrak diseinatzen lagun dezaketen gako batzuk ematen dituzte, horrela, haien jarduna indartzeko eta, enpresa-ehunari laguntzeko ", ondorioztatu du adituak.

Gaur egun, IDEKOko beste zazpi profesional doktorego tesia egiten ari dira zentro teknologikoan.

KATEGORIAK