ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk fabrikazio aurreratuan espezializatutako zentro gisa duen posizionamendua indartu du, Fedit enpresan integratuta

IDEKOk fabrikazio aurreratuan espezializatutako zentro gisa duen posizionamendua indartu du, Fedit enpresan integratuta
  • Erakundea berriki sartu da Espainiako Teknologia Zentroen Federazioan (Fedit), adimen artifizialaren eta doitasunaren arloetan proiekzioa sendotzen jarraitzeko.

Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den IDEKO zentro teknologikoak urrats berri bat eman du fabrikazio aurreratuan erreferentziazko erakunde gisa duen posizionamendua indartzeko, Espainiako Teknologia Zentroen Federazioan (Fedit) integratuta.

Elgoibarko zentroa Federazioaren Ezohiko Batzar Nagusian sartu zen ofizialki, otsailaren 22an. Bide telematikoz egin zen ekitaldian Nerea Aranguren IDEKOko zuzendari nagusiak parte hartu zuen.

“Fedit programan parte hartzeak aukera emango digu fabrikazio aurreratuko teknologien garapenean estatu mailan erreferentziazko zentro teknologiko gisa dugun posizioa sendotzen jarraitzeko, manufacturing-ari aplikatutako adimen artifizialaren eta doitasun makina eta prozesuen esparruetan arreta berezia jarrita”, Arangurenen esanetan.

1996an eratu zen Fedit, eta berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzen ditu, enpresen lehiakortasuna areagotzeko helburuarekin.

“Fedit erakundea funtsezko eragilea da I+G+b pribatua dinamizatzeko, eta industria sarearen aliatu estrategikoa da. IDEKOrentzat federazio horretako kide izateak esan nahi du aliantzak ezartzeko bidea zolatzen jarraitzea, abangoardiako garapen teknologikoan erreferente izateko eta hura merkatura transferitzeko” Arangurenek gaineratu duenez.

IDEKO sartzeaz gain, Fedit Batzarrak beste zentro teknologiko batzuk Federaziora iritsi zirela iragartzeko balio izan zuen, hala nola, IKERLAN, AINIA, AITEX, IBV, ITI, ITENE eta AIMPLAS. Sarrera berri horiekin, Fedit Teknologia Zentroen Sare Nazionalak 44 bazkide eta 3 eskualde elkarte ditu: REDIT, ATIGA eta ADITECH.

“Indar izugarria gara gure herrialdean berrikuntza bultzatzeko», zehaztu zuen Carlos Calvo Fedit elkarteko presidenteak Batzarrean.

Federazioa nazioarteko hainbat elkarte eta erakundetako kide da, eta horien artean nabarmentzekoak dira Europako Ikerketa eta Teknologia Erakundeen Elkarteko Batzorde Betearazlea (EARTO) eta Enpresa Txiki eta Ertainentzako Nazioarteko Sareko Batzorde Betearazlea (INSME).

NABARMENDUTAKO BERRIAK

KATEGORIAK