ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk Europako Transfiere 2023 foroan partekatuko ditu fabrikazio aurreratuko berrikuntzak

IDEKOk Europako Transfiere 2023 foroan partekatuko ditu fabrikazio aurreratuko berrikuntzak

Zentro teknologikoak presentzia nabarmena izango du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Foroan. Foro hori otsailaren 15etik 17ra izango da, Malagako Feria eta Biltzar Jauregian (FYCMA).

Fabrikazio aurreratuan, robotikan eta automatizazioan edo manufacturing-ari aplikatutako adimen artifizialean egindako azken aurrerapen teknologikoak erakutsiko ditu IDEKOk, FEDITen standean duen erakusketa-eremutik.

Gainera, zentroko I+Gko Proiektu eta Programa Nazionalen arduraduna den Ander Azkaratek arrakasta-kasu bat aurkeztuko du robotikako eta automatizazioko produktu berrien transferentzia teknologikoan eta garapenean, “Euskadiko teknologia-transferentzia, industria-eredu digital eta jasangarria  bultzatzeko” hitzaldi-programaren barruan.

IDEKO zentro teknologikoa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kidea, Transfiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Foroan izango da Otsailaren 15etik 17ra  Malagako Azoka eta Biltzar Jauregian (FYCMA).

Foro hori aukera ezin hobea da zentru teknologikoarentzat, fabrikazio prozesuak hobetzeko gai diren soluzio berritzaileak garatzeko teknologiak bertatik bertara erakusteko. Aukera ezin hobea da, halaber, Europako eragile estrategikoekin harremanak eta aliantzak edo lankidetzak ezartzeko.

EKitaldiak irauten duen hiru egunetan, zentro teknologikoak erakustoki bat izango du Malagako pabiloiko Technology Room-en dagoen Zentro Teknologikoen Espainiako Federazioaren (FEDIT) standean. Hemendik, IDEKOk fabrikazio aurreratuko, robotikako eta automatizazioko, fabrikazioari aplikatutako adimen artifizialeko, zehaztasuneko, simulazioko eta biki digitaletako, osagai aktibo eta adimendunetako eta pieza eta sektore estrategikoetarako prozesuetako azken aurrerapen teknologikoen berri emango du.

Automatizazio industrialeko kasu arrakastatsua

Halaber, erakusketa-eremua izateaz gain, foroaren hitzaldi-programan parte hartuko du. Hain zuzen ere, Ander Azkarate IDEKO I+Gko Proiektu eta Programa Nazionalen arduradunak Ibai Inziarterekin batera (Aldakin Taldeko Berrikuntza zuzendaria), teknologia-transferentziaren eta robotikako eta automatizazio industrialeko produktu berrien garapenaren arloko kasu arrakastatsu bat aurkeztuko du.

Saioaren izenburua “Oinarrizko ikerketatik robotikako eta automatizazioko produktu berrien garapenera industrian” da eta otsailaren 16an, osteguna, 11:15etik 11:30era ospatuko da, FYCMAren Innovation Room-en. Aurkezpenean, MALGUROB ELKARTEK programaren proiektuaren emaitzen berri emango da. Proiektu horren helburua robot baten gaitasunak garatzea zen, fabrikazio-prozesuetan funtsezkoak diren aldagaiak eraginkortasunez kontrolatzeko gai izan dadin.

ELKARTEK bezalako programen bidez, industriarako teknologia berriak garatzeko balio dezaketen ezagutzak garatzeko gai da zentro teknologikoa.

“Prozesuaren egoera eta erabakiak hartzeko eta jarduteko gaitasuna hautemateko makinari bide ematen dioten sistemak robotean eta fabrikazio-inguruneetan sartzea lortu dugu”, dio Ander Azkaratek. Ildo horretatik, proiektuaren barruan, 3D ikuspegian oinarritutako pertzepzio-sistemen garapenean duen esperienrziaz baliatu da IDEKO, fabrikazio-prozesuaren kontrolean aplikatzeko. Teknologia mota horri esker, robotaren eragiketa bere lan-ingurunera egokitzea lortzen da, batez ere piezen kokapenari eta manipulazioari dagokienez.

IDEKOko ikertzailearen aurkezpena “Euskadiko teknologia-transferentzia industria-eredu digital eta jasangarria bultzatzeko” hitzaldi-programaren barruan egingo da, eta Cristina Oyónek, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendariak, moderatuko  du.

IDEKO ez ezik, BRTA aliantzako kide diren beste enpresa eta zentro teknologiko batzuek ere partekatuko dituzte beren esperientziak eta arrakasta-kasuak. Ekimen horiek, MALGUROB proiektuan bezala, euskal industria aldaketa teknologikoetara egokitzeko gaitasun handia erakusten dute, eta, aldi berean, trantsizio digitalari eta jasangarriari aurre egiten diote.

Transfiere foroa

Ekitaldi hau 12. edizioa izango da. Espainiako I+G+Bren ezagutza transferentziari eta sustapenari buruzko topaketarik handiena da. Aukera ezin hobea da sektoreko enpresek eta zentro teknologikoek esperientziak, lankidetza-proiektuen emaitzak eta industriarako berrikuntza-kasu arrakastatsuak partekatzeko.

Transfiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Foroak 200 ponente baino gehiago izan zituen aurreko edizioan, 2.000 profesional baino gehiago eta 30 unibertsitate baino gehiago. Europako hegoaldeko I+G+B topaketa nagusia da 12. edizioa, eta ezagutza zientifikoa eta teknologikoa partekatzeko, berrikuntza sustatzeko eta zientzia eta enpresa lotzeko aukera ematen du.

Transfiereren gaikako panelen eta hitzaldien programak aukera emango du, besteak beste, zientziaren, teknologiaren eta enpresaren esparruetan gehien errespetatzen diren ahotsak bertatik bertara ezagutzeko, baita internalizaziorako, adimen artifizialerako (IA), eraldaketa digitalerako eta industria 4.0rako aukerei buruzko informazio zehatza eta eguneratua izateko ere.

    KATEGORIAK