Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Pasa den abenduaren 21ean, BAIC–Basque Artificial Intelligence Center-eko Zuzendaritza Batzordeak IDEKOren sarrera onartu zuen bazkide gisa beste 7 enpresekin batera, BAICen helburuetako bati erantzuna emanez, ekosistema bat eraikitzea, zeinetan BAIC izango den AA arloko eragile guztien topagune eta erreferentzia.
2021eko Uztailan jarri zen martxan lankidetza
publiko-pribatuko espazio hau, helburutzat izanik Adimen Artifiziala (AA)
bultzatzea Euskadin. Funtsean, tresna bat da industriak ahalik eta azkarren
txerta dezan AA. Era berean, laborategi bat ere bada, baliagarria izango dena
esperimentaziorako eta munduko erronka teknologiko eta sozial handienetako
batean nazioarteko posizionamendua lortzen lagunduko diguten proiektuak
azkartzeko.
IDEKO BAICeko eragile zientifiko-teknologikoetako bat da, eta bere knowhow guztia, gaitasunak eta garapen teknologikoak elkarbanatuko ditu manufacturing-ari aplikatutako IAren esparruan.
IDEKO zentro teknologikoaz gain, Aratubo, Fagor Arrasate, Fundación Tekniker, Ikerlan, Mondragon Goi
Eskola, Ulma Medical
Technologies y Universidad de
Deusto-ren sarrera onartu dute eta zortziak gehitu dira, 2021eko uztailan Adimen Artifizialaren euskal
ekosistema hau martxan zuten 17 bazkide sustatzaileei (Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), CAF, Deusto Seidor, Euskaltel, Gestamp, Hupi Ibérica, Iberdrola, Inzu Group, ITP Aero, Mondragon Corporación, Petronor, Sener, SPRI, Tecnalia, Versia y Vicomtech).