Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk bere azken teknologiak aurkeztu ditu CIRPeko Video Paper Sessions saioan

IDEKOk bere azken teknologiak aurkeztu ditu CIRPeko Video Paper Sessions saioan

Zentro Teknologikoak presentzia nabarmena izan du formatu birtualean egindako industria-fabrikazioari aplikatutako ikerketaren nazioarteko foro nagusian.

CIRPek ofizial egin du Xavier Beudaert IDEKOko ikertzaileari Taylor domina eman diotela, 35 urtetik beherako ikertzaileek zuzendutako lan onenak bereizten dituena.

Bibrazioak kentzeko azken teknikak eta makina-erremintaren egonkortasuna bermatzeko garapen aurreratuenak izan dira IDEKO zentro teknologikoak aurkeztutako irtenbide nagusiak, Ekoizpen Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiak (CIRP) urteko batzar orokorraren ordez antolatutako Video Paper Sessions saioan.

Hitzordu telematikoa abuztuko azken astean izan zen, eta industria-fabrikazioari aplikatutako ikerketaren erreferente nagusiek parte hartu zuten, bideo formatuko aurkezpen-programa handi baten bidez.

IDEKO, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kidea, ordezkatu dute Jokin Muñoa doktoreak, erakundeko zuzendari zientifikoa eta CIRPeko kide-elkartua, eta Xavier Beudaert ikertzaileek. Xabier Beudaertek gainera edizio honetan Taylor domina jaso zuen, fabrikazioaren arloan 35 urtetik beherako ikertzaileek zuzendutako lanik onenak aintzatesten dituena.

Muñoak aurkeztu zituen horma meheetako piezen fresaketan bibrazioak saihesteko ikerketa lan baten emaitzak. Birsortzen den bibrazioa da mota horretako piezen fresaketan produktibitatea mugatzen duen faktore nagusietako bat, bere zurruntasun eta moteltze propietateak berez txikiak direlako.

Arazo hori konpontzeko, adituak eusteko mahai sintonizagarri bat aurkeztu zuen (TCT-Tuneable clamping table), zeinak bibrazioak murriztea ahalbidetzen baitu, mahaia sintonizatuz, malguki birakari baten eta korronte induzituen moduluen bidez.

"Kontzeptu berri horri esker, moteltzea sar daiteke horma meheko piezan, mekanizazio-eremuan inolako kontaktu zuzenik izan gabe, eta akoplamendu modaleko estrategia berri baten bidez egiten du, horma mehearen zurruntasun dinamikoa handitzeko. Esperimentalki frogatu da egonkortasuna nabarmen handitu dela lotura erregularrarekin alderatuta", zehaztu du Muñoak.

Ekitaldian, Xavier Beudaert doktoreak ere presentzia nabarmena izan zuen, eta bibrazioaren egonkortasuna hobetzeko estrategia berri bat aurkeztu zuen.

Makina-erreminta handietan, non egiturazko dinamikak eragin nabarmena duen ebaketa-egonkortasunean, serboaren kontrol-parametroen hautaketak moteltzea areagotu dezake, eta, horrela, bibrazioaren egonkortasuna hobetu. Beudaertek aurkeztutako lanak estrategia berri bat planteatzen du kontrolagailua doitzeko, eta efektu hori kontuan hartzen du.

"Proposatutako estrategia metodo berri batean oinarritzen da eragingailuen kontrola doitzeko, eta arrakastaz aplikatzen da makina-erreminten egituretan. Gure eredua mekanizazio-egonkortasuneko probetan aztertu da, produktibitatea % 30 igo dela frogatuz", adierazi du Beudaertek.

CIRPen batzarrean aurkeztutako irtenbideak Waterlooko unibertsitatea eta UPV/EHUrekin. lankidetzan garatzen ari diren bi doktore-tesiaren esparruan egindako ikerketen emaitza dira.

Gaur egun, Espainiak sei kide iraunkor baino ez ditu CIRPekin lotuta, eta horietatik hiru IDEKOko ikertzaileak dira. Erakunde profesional ospetsuko kide izateko, beharrezkoa da ikerkuntzaren arloan ibilbide finkatua izatea.

Nazioartean aintzatetsitako espezializazioa

Bestalde, akademia profesionalak Taylor domina eman zion Beudaerti, 35 urtetik beherako ikertzaileek zuzendutako lanei nazioartean ospe handiena ematen dien saria. Sari hau mugarri garrantzitsua da IDEKOrentzat, saria 1958an ezarri zenetik Estatuan kokatutako zentro bateko ikertzaile batek jasotzen duen lehen aldia baita.

Xavier Beudaerten ikerketa lana saritu nahi izan du CIRPek, motelgailu aktibo eramangarriaren alorrean egindako lan zientifikoagatik. Aurtengo ekitaldiaren formatua birtuala izan denez, saria datorren urteko Batzar orokorrean emango diote eskura, Munichen, abuztuan.

"IDEKOrentzat benetako harrotasuna da Xavier Beudaert bezalako ikertzaile bat gure taldean izatea. Gure zorionik beroenak eman nahi dizkiogu", esan du Nerea Aranguren zuzendari nagusiak.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK

    KATEGORIAK