Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Danobatgroupek eta IDEKOk enpresa berri bat sortu dute ikuskapen ez suntsitzaileetarako soluzioak garatzeko

Danobatgroupek eta IDEKOk enpresa berri bat sortu dute ikuskapen ez suntsitzaileetarako soluzioak garatzeko
  • Erakunde bien balio teknologikoko proposamena dibertsifikatzea, merkatu aukera berriak aztertzea eta enplegu kualifikatua sortzea dira negozio lerro honen aldeko apustuaren zeregina.
  • Makina-erreminten fabrikatzaileak automatizazioan duen esperientzia eta zentro teknologikoak saiakuntza ez suntsitzaileetarako tekniken gainean duen ezagutza batzen ditu enpresa berriak.

Dibertsifikaziorako duten estrategiaren barruan eta berrikuntzaren alde egiten duten apustuan eta merkatuko aukera berrien bila ari direla, Danobatgroup euskal industria taldeak eta IDEKO zentro teknologikoak Endity Solutions sortu dute, ikuskapen ez suntsitzaileetarako soluzioen eremuan espezializatutako enpresa berri bat.

Enpresa berriaren kapital sozialaren %80 makina-erreminten fabrikatzailearen esku dago eta gainerako %20a erakunde ikertzailearen esku, zeina enpresa taldearen berrikuntza eragilea baita.

Saikuntza ez suntsitzaileak (NDT, ingelesezko siglak) funtsezko diziplina dira industriako fabrikazioaren lehiakortasuna bermatzeko, izan ere, sektore estrategiko eta balio handikoetara, hala nola tren sektorera, aeronautikara edo energiaren sorkuntzara zuzendutako osagaietako manufaktura piezen egoera eta kalitatea egiaztatzen uzten dute haien gainzaletan edo egituretan kalterik sortu gabe.

Danobatgroupek eta IDEKOk, Basque Research and Technology Alliance aliantzako kideak, sortu dute enpresa berri hau –taldearen erabateko babes industriala dauka enpresak– zentro teknologikoak ikuskapen ez suntsitzailerako tekniken gainean duten ezagutzari esker, makina-erreminten fabrikatzaileak ekoizpen sistemen automatizazioaren gainean duen esperientziari batuko baitzaio.

“IDEKOk I+D soluzioen garapenean sortu duen ezagutzak eta Danobatgroupek automatizaziorako dituen ahalmenek Endity Solutions-en sorrera ekarri dute, hau da, gure ingurunean enplegu kualifikatua sortu eta egun dugun balio proposamena dibertsifikatu nahi duen enpresa ekimen berri bat”, ziurtatu du Danobatgroupeko Berrikuntzako zuzendari Nerea Arangurenek.

Ivan Castrok eta Mikel Alvarezek gidatuko dute enpresa berria, NDT teknologietan aditu diren pertsonen talde baten laguntzarekin. Ivan Castrok esperientzia zabala du saiakuntza ez suntsitzaileen eremuan IDEKOren Fabrikazio Prozesuen ikerketa taldearen barruan eta Mikel Alvarezek, berriz, esperientzia komertzial handia dauka industria taldean.

Bergaran kokatuta, enpresa berriak instalazio propioak ditu, bulegoekin eta garapen berriak probatzeko prototipoen tailer batekin. Gainera, konpainiak Endity Solutions markarekin merkaturatuko ditu bere NDT soluzio eta zerbitzuak.

Zehazki, Endity Solutions-ek ikuskapen metodologia berrien garapenari helduko dio, batez ere teknologia digitaletan oinarrituta, hala nola ultrasoinuetan eta korronte induzituetan, balio teknologiko handia duten eta inbertsio ekonomiko handia eskatzen duten piezetan akats bolumetrikoak eta gainazaletakoak antzematea ahalbidetzen baitute.

“Gaur egun dugun bezalako jokaleku ekonomikoki konplikatu batean, etorkizunari begiratu nahi diogu eta balioa sortu, prestakuntza handiko lanpostuak sortu eta gure ezagutza areagotu, manufakturara zuzendutako garapen teknologikoaren arloan. NDTko enpresa sortuta, teknologia aurreratua eduki ahal izango dugu ikuskapen lanetarako, gure dibertsifikazio estrategian sakonduko dugu eta kalitatezko enplegua sortzen jarraitu ahal izango dugu”, ziurtatu du Arangurenek.

NDT, segurtasunerako eta kalitatearen kontrolerako aliatu bat

NDT ikuskapenekin materialak, piezak eta bukatutako osagaiak ezaugarritu ditzakegu, beraien egituran edo osaeran kalteak eragin gabe. Prozedura horiek analizatutako piezaren inperfekzioak, akatsak eta gabeziak antzematen uzten dituzte, aldi berean piezaren osotasuna bermatuta.

NDT teknikek askotariko erabilerak dituzte, baina bereziki baliagarriak dira balio erantsi  handiko piezen analisian, piezak zer egoeratan dauden jakin baitezakegu zehaztasun handiz, manufaktura prozesuaren edozein unetan, tenperatura desberdinetan eta batere kalterik sortu gabe. Gainera, fabrikazio prozesuaren edozein unetan eta osagaiaren bizitza baliagarri osoan zehar erabili daitezke.

“Saiakuntza ez suntsitzaileak hasi dira segurtasun protokoloetan eta eskakizunetan sartzen sektore estrategikoetan eta berrikuntza osagai ugari duten sektoreetan, hala nola energiaren sektorean, industria petrokimikoan, automobilgitzan, aeronautikan eta itsasontzi eta tren bidezko garraioan. Diziplina ezinbestekoa da segurtasuna eta fidagarritasuna funtsezkoa dituzten sektoreetarako, hala nola tren sektorerako edo aeronautikarako”, esan du bukatzeko Arangurenek.

Danobatgroupi buruz

Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 65 urteko ibilbidea eginda, DANOBATGROUPek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten sektorean eta industriako fabrikazioari aplikatutako teknologietan.

IDEKOri buruz

IDEKO euskal zentro teknologikoa BRTA aliantzako kidea da eta 30 urte baino gehiagoako ibilbidea eginda dauka industriako fabrikaziora eta ekoizpenera aplikatutako teknologia berriak ikertzen, garatzen eta berritzen.

Mondragon Korporazioaren makina-erreminten alorreko enpresek dituzten osagai teknologiko handiko erronkei erantzuteko eratu zen, eta I+G+Bn garatzen duen jarduera enpresa ehunaren lehiakortasunean lagunduko duten soluzio berritzaileak eskaintzera bideratuta dago, 4 ikerketa talde hauen inguruan egituratuta: Dinamika eta Kontrola, Fabrikazio Prozesuak, IKTak eta Automatizazioa, eta Doitasuneko Diseinua eta Ingeniaritza.

NABARMENDUTAKO BERRIAK

KATEGORIAK