ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Robotika adimenduna etorkizuneko lantokia eraikitzeko

Robotika adimenduna etorkizuneko lantokia eraikitzeko
IK4-IDEKOk Europako proiektu bat koordinatzen du, helburu duena aurrera egitea industriaren efizientzia igoko duten roboten garapenean

Etorkizuneko lantoki inteligentea eraiki eta sektore industrialaren lehiakortasuna bermatzeko Europar Batasunak honako ardatzak ditu: Fabrikazio inguruneen efizientziari bultzada bat ematea eta gizakiekin elkarreragiteko gaitasuna duten elkarlanerako roboten garapenean aurrera egitea.

Testuinguru honetan jaio da COROMA proiektu europarra, IK4-IDEKO zentro teknologikoak koordinatutako ekimena, helburu duena helburu kognitiboak dituen robot bat garatzea hainbat lan exekutatuko dituena fabrikazioaren eremuan, hala nola zulaketa, bizar-kentzea, leunketa eta baita ikuskapen ez suntsikorra ere.

Proiektuko taldeak lana egingo du robot berria trebatuta egon dadin pieza metalikoak edo manufakturatuak egiteko material konposatuetatik abiatuz, eta gai izan dadin bai gizakiekin eta baita beste makina eta robot batzuekin ere elkarreragiteko.

IK4-IDEKOren koordinazio lanaz gain, ekimenak beste hiru enpresa espainiarren parte hartzea dauka: makina-erremintako SORALUCE euskal fabrikatzailea, sektore aeronautikorako piezak fabrikatzen dituen ACITURRI Burgosko enpresa, eta ENSA kantabriarra, ekipamendu nuklearretarako piezak fabrikatzen dituena.  COROMAren hasiera ofiziala pasa den urriaren 4an eman zen, Bruselako Espainiako Enbaxadaren egoitzan ospatu zen bilera batean, partzuergoko kideen parte hartzearekin. Harrera, berriz, legazio diplomatikoko Kultura eta Zientzia arloetako kontseilari den Joaquín Durán Garach jaunak egin zien.

logo proyectos europa Hiru urtetan zehar luzatuko den proiektuak 7 miloi eurotik gorako aurrekontua du eta bere helburua da Europako enpresa-ehunari tresnak eskaintzea malgutasun handiagoa eskuratzeko, ahalbidetuko diotenak bere jarduera produktiboa optimizatzea geroz eta lehiakorragoa den merkatu global batean, zeinetan aldaketak oso abiadura handian gertatzen diren.

2019ko urrian amaituko den COROMA ekimena exekutatuko duen partzuergoak orotara 16 enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitate hartzen ditu bere barnean, 7 herrialde desberdinetakoak.

Proiektua ikerketa eta berrikuntzari bultzada emateko Europako Batzordeak duen Horizonte 2020 programak finantzatzen du, eta bere misioa da erantzun bat ematea robotikaren gaitasunak handitu eta ingurune produktiboetan integratzeko dagoen eskari zehatzari.

Berrikuntzari bultzada bat eman eta berau ehun industrialera transferitzea helburu duen Etorkizuneko Lantokiak (FoF) lankidetzarako ekimen publiko-pribatuaren printzipioekin lerrokatuta dagoen proiektu honen beste gako garrantzitsu batzuk izango dira adimen artifiziala, mugikortasuna eta segurtasuna. Bere helburuak lortzeko, COROMAk Industria 4.0 edo Laugarren industria-iraultza bezala ezagutzen den fenomenoan presente dauden informazio eta komunikazio arloko teknologia aurreratuenak aplikatzen ditu, robotika arloko azken garapenak barne.

IK4-IDEKOri buruz

IK4-IDEKO Elgoibarren (Gipuzkoa) dagoen zentro teknologiko bat da, eta fabrikaziorako eta industriako produkziorako teknologietan espezializatuta dago. 1986an sortu zen Mondragon Corporationeko makina-erreminten enpresen osagai teknologiko handiko erronkei erantzuteko, eta gaur egun 100 ikertzaile baino gehiago dauzka, bai eta 50 bezero baino gehiago zorroa ere urtean. 

I+G+b alorrean garatzen duen jarduera enpresei soluzio teknologiko bereziak eskaintzera bideratuta dago, lehiakorragoak izan daitezen, eta jarduera hori 7 ikerketa lerrotan banatzen da:  Berrikuntza Estrategikoa, Mekanizazioa eta Produkzio Sistemak, Dinamika eta Kontrola, Software Adimenduna, Fabrikazio Prozesuak, Ikuskapena eta Neurketa, eta Mikroteknologia eta Ultradoitasuna, bai eta Diseinua eta doitasunezko ingeniaritza ere.

KATEGORIAK