10/01/2017Perspektiba onak eta talentuaren aldeko apustua
Erronka berrien etengabeko bilaketan,
IK4-IDEKOk urte hau aprobetxatu du bere espezializazio esparruak hobetzen lagunduko duten aukera berriak esploratzeko: Fabrikazioari aplikatutako I+Ga eta bere aplikazioa fabrikazio inguruneetan.
Zentzu horretan, zentro teknologikoak
Industria 4.0-rekin loturiko beste bi proiektutan parte hartuko du. 2017an abiaraziko dira eta zentratuko dira CPS orkestrazio eta estandarizazioan, sentsore eta makinetan, eta baita lainoan dauden eta
Gauzen Interneten (IoT) oinarritzen diren aplikazioen optimizaziora zuzendutako datuen prozesamenduan.
Era berean, erakundeak ekitaldia itxiko du 100 laguneko lan-taldearekin. Horietatik 26, ia herena, doktoreak dira. Era horretan, zentro teknologikoak jarraitzen du bere ikertzaile taldearen trebakuntza zientifiko eta teknologikoa sustatzeko apustuan, eta jarraitzen du bikaintasuneko profilak eransten, Fabrikazio Aurreratuaren esparruan bere posizioa bultzatzeko oinarrizko elementu gisa.
IK4-IDEKO engaiatuta dago ikerketaren alorrean zentratutako talentua erakarri eta atxikitzen, Europako industria-sektoreak zeharkatzen duen eraldaketa sakoneko testuinguruan funtsezkoa den zeregina. Aurreikusten da beharrezkoa izango dela etorkizunean profil profesional berriak eranstea, konbinatuko dutenak fabrikazio industrialeko prozesuen ezagutza aurreratua, algoritmoak, datuen azterketa eta teknologia digitalak.
Makina Erremintaren hitzordua
Proiektu europarretan presentzia nabarmena izan eta 30 urteurrena ospatzeaz gainera, zentro teknologikoak Bienal Española de la Máquina Herramienta-n (BIEMH) parte hartu du aurten, Bilbao Exhibition Centerren ospatu dena maiatzaren 30etik ekainaren 4ra bitartean.
Hitzordu horretan,
IK4-IDEKOk
DAS malgutze sistema aktiboa erakutsi zuen,
Soraluce makina erremintako euskal fabrikatzailearekin elkarlanean garatuta izan dena. Gainera, zentro teknologikoak Fast Tool Servo doitasun handiko tresna ere aurkeztu zuen, geometria libreko osagaiak tornu industrialetan fabrikatzea ahalbidetzen duena, eta aeronautika edo autogintzara zuzenduta dagoena. Horretaz gain, trenen
gurpilak neurtzeko sistema aurreratu bat ere aurkeztu du, ahalbidetzen duena mantentze-lanak programatu, higadura aurreikusi eta mekanizazio lanak optimizatzea.