22/12/2016IK4-IDEKOk Europan duen prezentzia indartuko du 2016an, Fabrikazio aurretu arloan 4 proiektu berrikin
IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak, espezialista dena fabrikazio industrialera aplikatutako teknologien ikerketa eta garapenean, 2016an 2,6 milio euro erakartzea lortu du
Fabrikazio Aurreratuko lau proiektu europarretan parte hartuz.
Europako Batasunaren (EB) finantzazioa duten proiektuok, “
Horizonte 2020” ikerketa eta berrikuntzari bultzada emateko programaren bitartez, erakundearen espezializazio esparruetan kokatzen dira, bere Plan Estrategikoaren lehentasunezko ardatzekin bat egiten dute eta indartu egiten dute makina erremintara eta fabrikazio industrialera zuzendutako ikerketa teknologikoaren arloan duen posizio erreferentziala.
EBk lehentasunezko jotzen du garapen zientifiko eta teknologikoa bere ekonomiaren lehiakortasuna bermatzeko, eta horrenbestez,
Horizonte 2020 edo Zazpigarren Esparru programa (FP7) bezalako tresnak erabiltzen ditu, helburu dutenak finantzatzea berrikuntzari bultzada emango dioten proiektuak, bere lurraldean.
Programa horien baitan biltzen diren ekimenak
Europar Batzordeak kudeatzen dituen exijentzia maila handiko deialdi lehiakorretan aukeratzen dira, eta hainbat eskakizun bete behar izaten dituzte, besteen artean, bikaintasun zientifikoko oinarri baten eraikuntzan ekarpena egitea eta eragin sozialeko eremuak ikertzea.
“
Ekitaldia itxi dugu H2020-ko lau proiektu berrirekin, eta horien bitartez 2,6 milioi erakarri ditugu. Gainera, FP7an biltzen diren bost proiektu eraman ditugu burura, eta guztira 11 proiektutan lan egiteko perspektiba dugu 2017rako”, dio Juanan Arrietak, zentro teknologikoko nazioarteko I+G proiektuen zuzendariak.
Bere apustu estrategikoarekin bat etorrizLau ekimenak
Fabrikazio Aurreratua eta
4.0 Industriaren eremuan kokatzen dira. Diziplina horiek prozesu, produktu eta merkatuko zerbitzu errealetan teknologia aurreratuaren aplikazioan oinarritzen dira. Gainera, aurten
30. urteurrena ospatu duen
IK4-IDEKOren
Plan Estrategikoaren oinarrizko zutabe dira.
Zehazki, zentro teknologikoa
COROMA proiektuaren koordinazioaz arduratzen da. Proiektu hori pasa den urrian abiarazi zen helburu hartuta
robot adimendun, modular eta malguen familia bat garatzea, gai izango dena prozesu industrialak exekutatzeko, besteak beste zulaketa, bizar-kentzea, leunketa eta baita ikuskapen ez suntsitzaileko lanak ere.
COROMAren barruan garatutako robotak gai izan beharko dira p
ieza metalikoak eta material konposatuekin eginikoak fabrikatzeko sektore estrategiko desberdinentzat, besteen artean, aeronautika, ontzigintza edo energia sorkuntza.
Hiru urteko iraupena izango duen ekimenak, Europako
manufaktura-industriaren posizio globala indartzeko helburua du, eta bere lehiakortasuna handitzea makina, robot eta pertsonen arteko harremana era seguruan ahalbidetuko duten teknologia aurreratuak transferitzearen bidez.
COROMA Symbio-tic proiektua hasi eta urtebetera jaio da. Bigarren hori ere ekimen europarra da eta IK4-IDEKOren parte hartzea du, eta hor ere helburua da
robot eta pertsonak elkarlanean arituko diren lan-inguruneak diseinatzea.Aurtengoan, gainera, ZAero ere abiarazi da. Aeronautikari aplikatutako akatsik gabeko fabrikazioaren esparruan kokatua,
IK4-IDEKOren eta makina erremintako DanobatGroup fabrikatzailearen parte hartzea duen proiektu honen helburu da karbono zuntzez eginiko piezen kalitate-kontrolerako metodoak garatzea produkzio-koste txikiagoekin. Bere testuingurua, honakoa: abiaziorako fabrikazio prozesu efizienteago, eta lehiakorragoak bilatzea eta kutsadura gutxiago sortuko dutenak.
Aurten hasitako hirugarren proiektua
ForZDM izan da, zero akats fabrikazioaren arloan mugitzen den proiektua honakoa ere. Bideratuta dago
estrategia eta metodoak garatu eta integratzera balio erantsi handia duten fabrikazio sistemen efizientzia handitzeko.Azkenik,
WheelWatcher proiektuari ere eman zaio hasiera,
diseinatua izan dena trenetako gurpilak trenbidean pasa ahala neurtzeko helburuz.Amaieren urteaHonako ekitaldia emankorra izan da emaitzetan ere, izan ere, balio izan du bururaino eramateko EBren Zazpigarren Esparru Programaren deialdiaren baitan onartutako bost ekimen.
Aurten amaiera ikusi duten proiektuetako bat
HIPPOCAMP ekimena izan da, balio izan duena garatzeko
dardaren malgutzean erabilitako nano-osagaien fabrikazio prozesu berritzaile bat.Bestalde,
METALMORPHOSIS ekimena ere itxi da, zentratu dena konpositezko piezak eta aluminio eta berunezko piezak pultsu elektromagnetikoaren bidez batzeko prozesu baten garapenean, automozioaren sektorerako.
Aurten amaitutako beste hiru ekintzak, honakoak dira:
EASE-R3 proiektua, bideratua egon dena
makinaren osagaien higadura aurreikusten duen monitorizazio-sistema bat garatzera,
Intelfix proiektua,
aeronautikako pieza estrukturalen mekanizatutik distortsioa ezabatzeko ekimena dena eta, azkenik,
Hinmico, zehaztasun-eskakizun handiko piezen elikatze, finkatze eta muntaiarako proiektua.
Europako Batzordearen eskakizunak betetzeaz gainera, proiektu horiek lerrokatuta daude
Factories of the Future-ren (FoF) printzipioekin. Kooperazio publiko-pribatua duen ekimena 2008ko azaroan abiarazi zen berrikuntza eta ehun industrialera transferentzia bultzatzeko.
IK4-IDEKOri buruzIK4-IDEKO Elgoibarren (Gipuzkoa) dagoen zentro teknologikoa da, eta industria fabrikazioko eta produkzioko teknologietan espezializatuta dago. 1986an sortu zen Mondragon Corporationeko makina-erremintako enpresen osagai teknologiko handiko erronkei erantzuteko, eta gaur egun 100 ikertzaile baino gehiago ditu.
I+G+b alorrean garatzen duen jarduera enpresei soluzio teknologiko bereziak eskaintzera bideratuta dago, lehiakorragoak izan daitezen, eta jarduera hori
7 ikerketa lerrotan banatzen da: Berrikuntza Estrategikoa, Mekanizazioa eta Produkzio Sistemak, Dinamika eta Kontrola, Software Adimenduna, Fabrikazio Prozesuak, Ikuskapena eta Neurketa, eta Doitasunezko Ingeniaritza.