Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IK4-IDEKO-k HIPPOCAMP proiektuan parte hartuko du, egitura metalikoak edo polimerikoak dituzten piezetan nanokonposatuak baztertu ahal izateko fabrikazio prozesu berri batean oinarritzen den proiektuan. Helburua material berri bat sortzea da, zurruntasun handia eta moteltze gaitasun handia uztartzen dituena.
Material berri honek egitura metalikoak edo polimerikoak estaltzeko balioko du, gainontzeko propietate mekanikoetan aldaketarik egin gabe moteltzea areagotzea lortzeko.
IK4-IDEKO Teknologia zentruaren zeregin nagusia proiektuan aukeratu diren eta helburu diren 4 piezen azterketa dinamikoa egitea izango da; mozketarako erreminta bat (Mircona), doktore lamina bat (Lantier), fresatzeko kaina bat (Soraluce) eta turbina beso bat (Diad Group). Horretaz gain, IK4-IDEKOk esplotaziora eta barreiadurara bideratutako lan multzoaren lidergoa izango du.
Automoziorako, aeroespaziorako, fabrikazio-aplikazioetarako eta haize-turbinetako egitura konposatuek arazo bateratu bat dute; fidagarritasuna eta iraungarritasuna zalantzan jartzen dieten bibrazio sakonak izaten dituzte. Horregatik proiektuan parte hartzen duten entitate desberdinetako ikerlariek bibrazioaren eta chatterraren eragina gutxiagotzeko saiakera egingo dute horretarako moteltze gaitasun handia eta zurruntasun handia uztartzen dituen material bat garatuz eta guzti jatorrizko piezaren propietate mekanikoetan bestelako aldaketarik sortu gabe egingo dute noski. Modu honetan, piezaren prestazio dinamikoak areagotzea lortuko da.
HIPPOCAMP proiektu europearra da, Finlandian dagoen Oulu-ko Unibertsitateak lideratzen du eta iragan urrian abiatu zen. Proiektu hau 7. proiektu marcoan kokatzen da eta zehazki esanda NMP gaitegiaren barruan (Nanosciences, Nanotechnologies, Materials and new Production Technologies).