ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Industri digitalizazioa makinen datuen kudeaketa adimendunari esker

Industri digitalizazioa makinen datuen kudeaketa adimendunari esker

Ekoizpen sistemen digitalizazioa goraka ari da eta hori eraldatzen ari da erabat manufakturen industria. Konektibitate teknologiek ekoizpen plantan lanean ari diren makinen, fabrikazio sistemen eta pertsonen arteko informazio trukea ahalbidetzen dute, eta horren ondorioz lantegi adimendunak sortzen ari dira. Horrela, sentsorika aurrera egiten ari da gailuetan integratuta, eta ekipoetatik datozen datuak hartzeko soluzio digitalek makinen egoera eta bilakaera ezagutu, azaldu eta iragartzen uzten dute.

IK4-IDEKOk ibilbide sendoa dauka makina-erremintetara aplikatutako ikerketan. Makinen funtzionamenduaz eta fabrikazio prozesuez duen ezagutzak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapenean egin duen lan intentsuak, biek batera industri digitalizaziorako balio erantsia duen proposamen bat eman dute.

“Soluzio bat diseinatu eta garatu dugu makina-erreminten inguruan gertatzen ari den digitalizazio olatu berri honetarako. Interkonektatutako makinetatik lortzen ditugun datuak hartuz, interpretatuz eta optimizatuz gai gara manufakturaren industria digitalizatzeko. Gure soluzioak makinaren datuak zein datu historikoak konbinatu eta aztertzen ditu denbora errealean, bai eta fabrikazio prozesuaren informazioa ere, eta horrek uzten digu industriaren eragiketak optimizatzen”, ziurtatu du Jon Kepa Gerrikagoitiak, IKTak eta Automatizazioa ikerketa taldeko arduradunak.

IK4-IDEKOren balio digitaleko proposamenak, posible egiten du akatsen diagnostikoak egitea. Horrela, murriztu ahal izango dira planifikatu gabeko inaktibitate denborak eta programatu mantentze lanetako jarduerak, autodiagnostiko-ziklo periodikoak eta aurrez definitutako mantentze lanak.

Proposamenak uzten du, halaber, jardueraren une jakin bateko ebaketa baldintzak aurretik egindako fabrikazio ereduekin eta energi kontsumoarekin konparatzen dituzten fabrikazio prozesuak aktibatzen, elektrizitate elikaduraren parametroen konfigurazio optimoa doitzeko.

Era berean, soluzioarekin errazagoa da datuen erabilera zentzuzkoagoa egitea, eragiketak optimizatzeko, produktibitatea handitzeko eta malgutasun handiagoa lortzekod.

“Gure soluzioak ekipoaren eraginkortasun orokorra hobetzen du, bai eta mantentze lanen kostuak, fabrikazio prozesuaren produktibitatea, eskulanaren premiak eta energiaren kostuak ere. IK4-IDEKOk metatutako esperientziari esker laguntza etengabea eman dezakegu eta fabrikazio prozesua, makinaren dinamika eta ekipoen doitasuna eta adimena hobetzeko ekintzak aholkatu”, gehitu du Jon Kepak.

Interfaze adimendunak etorkizuneko lantegietarako

Zehazki, zentro teknologikoak lan makinaren ingurunea bera landu du modu intentsiboan, HMI interfaze berriak garatzeko, ekipoetan gerta daitezkeen egoera konplexuen monitorizazioa gero eta errazagoa izateko eta denbora errealean egin ahal izateko.

Interfaze horiek diseinu erakargarriak dituzte eta erabiltzeengan pentsatuta daude, eta makinen bikaintasun teknikoa erakusten dute. Interfaze irekiak dira eta funtzionaltasun berriak, beste IT sistema batzuekin bateragarriak eta erraz eguneratu daitezkeenak garatzeko ahalmena dute.

 Gainera, networkingeko eszenatoki berriak garatzeko aukera ematen dute, eta erabiltzaileari laguntza efektiboa ematen diote bere lanean.

 Makinetako datuak biltzeko teknologien alorrean, hau da, “Data Collect” teknologien alorrean, zentro teknologikoa bildu beharreko datuen identifikazioa lantzen ari da. Beste era batera esanda, funtzionamendu adierazle gakoen definizioa lantzen ari da, makinaren bikaintasun oinarrietan eragin ahal izateko: baldintza fisikoa-mantentze lanak, mekanizazio prozesua, doikuntza eta piezaren kalitatea.

IK4-IDEKO sentsorizazio, automatizazio eta datuen irakurketa sistemetan espezializatuta dago, bai eta CNS eta PLC guztietarako konektore propioetan eta formatu bateragarriak dituzten datu iturrietan ere.

 Industria digitalaren paradigma berrian aurrera egiteko, zentro teknologikoa makinako konputazio soluzio aurreratuak garatzen ari da, hau da, “Edge Computing” izenekoa, zeinarekin datuak bere datu iturrian bertan analizatu eta prozesatu daitezkeen. Horrela, gailuek beraiek funtsezko zeregina dute informazioaren tratamenduan, informazioa analizatzen laguntzen dute eta adimenez hornitzen dira.

Hori lortzeko, IK4-IDEKO komunikazio deterministako ereduak lantzen ari da, bai eta prozesuak hobetzeko eta makinaren osasuna babesteko aplikazio adimendunak ere.

Prozesuaren hurrengo etapan, “Fog Computing”-ean edo IoT pasabide edo laino nodoen bitarteko datu aurreprozesamenduan, IK4-IDEKOren langaiak dira oinarrizko analitika, kalkuluak eta optimizazioa, historikoen on-premise bistaraketa, beste software batzuekiko komunikazioa, OPC_UA, MT Connect eta OPC_DA y API Rest protokoloekiko interoperabilitatea, ekoizpen inguruneko IT sistemetako beste datu batzuekiko interoperabilitatea eta konexioa.

 “Datu nagusiak erakusten ditugu, erabiltzen erraza den modu batean, panel adimendu baten bitartez, zeinarekin prozesuaren egoeraren berri daukagun denbora errealean eta une oro diagnostiko tresna askoren bitartez”, gehitu du adituak.

Azkenik, IK4-IDEKO gai da datu eta seinaleetatik informazio balioduna lortzeko, eta informazio horri zentzua eman eta fisikoki eta era dekodegarrian irudikatzeko. Baina lortzeko, datuak eraldatzeko soluzio batzuk erabiltzen ditu, analisi tresna batzuk aplikatu, eta diagnostikoak exekutatu.

 “Gure sistemak, halaber, makina eta prozesua ikuskatzea errazten du, errendimenduaren adierazle gakoak erabiliz, esaterako makinaren egoera, mekanizazio prozesuarena eta energiaren kontsumoa adierazten dutenak. Sotfwareko soluzioaren arkitekturak berak eta datuaren zikloak etengabeko ikaskuntza ahalbidetzen digute, eta ikaskuntza horrek aukera ematen digu, halaber, zerbitzu berriak, osagai adimendu berriak eta mantentze lan prediktiborako funtzionaltasun berriak eskaintzeko”, esan du adituak bukatzeko.

 Lan horiek egiteko, IK4-IDEKOk, digitalizazioan espezializatutako instalazio bat dauka. CNC eta Digital Factoryko laborategia da, automatizazio industrialerako ekipamenduaz, hardwarez eta softwarez hornitutako gunea.

KATEGORIAK