Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

IK4-IDEKOk bere I+G+b sistemaren kalitatearen egiaztagiria eskuratu du

IK4-IDEKOk bere I+G+b sistemaren kalitatearen egiaztagiria eskuratu du
  • Ikerketa erakundeak arrakastaz gainditu ditu ikerketa kudeatzeko eta ondoren merkatura transferitzeko duen ereduaren kalitatea bermatzen duten eskakizunak.

  • Zentro teknologikoak garatutako adimen lehiakorreko softwarea, INNGUMA izenekoa, egiaztagiria eskuratzeko funtsezko elementuetako bat izan da
  • Egiaztagiria da ZTBESeko zentro teknologikoek 2020an bete behar dituzten eskakizunetako bat

I+G+b-a estrategikoki kudeatzeko eta merkatura transferitzeko IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak diseinatu duen ereduak bikaintasunaren egiaztagiria eskuratu du.

Erakundeak Elgoibarren du egoitza, eta arrakastaz gainditu ditu UNE 166002:2014 araudiaren eskakizunak, bere I+G+b sistemaren kalitatea eta sendotasuna baieztatuta. Egiaztagiri hau da, gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barruan dauden zentro teknologiko guztiek 2020an lortu beharko dituzten eskakizunetako bat.

Aitorpen hori eskuratzeko, IK4-IDEKOk prozesu bat arrakastaz gainditu du berriki, zeinaren bidez frogatuta geratu den entitatearen ereduak bisio estrategikoa duela, helburu zehatzen lorpena aurreikusten duela, baliabide nahikoak dituela, zaintza teknologikorako tresnak dauzkala eta jardueraren monitorizaziorako, jarraipenerako eta ebaluaziorako sistemak gaitzen dituela.

INNGUMA, egiaztagiria eskuratzeko funtsezko oinarria

INNGUMA IK4-IDEKOren adimen lehiakorreko softwarea izan da egiaztagiria eskuratzeko funtsezko elementuetako bat. Tresna hau, berriki ekimen enpresarial berri gisako ibilbideari ekin diona, zaintza teknologikorako plataforma integral bat da eta funtsezko oinarrietako izan da zentro teknologikoaren adimen sistema sortzeko, ingurune lehiakorrak monitorizatzeko eta ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikorako prozesuen optimizaziorako duen gaitasunari esker.

INNGUMAk zaintza teknologikoko faktore kritikoen fluxurako euskarria eskaintzen dio IK4-IDEKOri, eta laguntzen du erakunde barruan zaintza horren sistematika eta kudeaketa definitzen, bai eta web atari baten bitartez informazio hartzen, gordetzen, hobetzen eta zabaltzen ere, I+G+b-aren garapenerako.

Gainera, plataformak lagundu du ikerketa lerroak industri ehunaren premietara bideratzen, lehia ingurunearen eremu batzuk monitorizatuz, hala nola bikaintasun teknologikoa, jabego industriala, garapen zientifiko-teknologikoak, mugimendu makroekonomikoak eta erreferentziako sektoreen eskakizunak, besteak beste. Tresna funtsezkoa izan da zentroaren roadmap teknologikoen garapenean.

Metodologia propio baten aitortza

Erakunde ikertzaileak garatutako metodologiaren aitortza ere lortu da eskuratutako egiaztagiriarekin.

“IK4-IDEKO metodologia propioak dauzka makina-erreminten eta fabrikazio teknologien eremuko I+G+b-a berritzeko eta kudeatzeko estrategietara bideratuta, eta hainbat gairi heltzen die, beti enpresetako berrikuntza ereduetarako metodoa eta sistematika lortzeko”, ziurtatu du zentro teknologikoko zuzendari gerente Nerea Arangurenek.

I+G+b-aren egungo kudeaketa sistemak presente dituen eremuetako batzuk dira adimen lehiakorra, prospekzio teknologikoa, merkatu azterketak eta posizionamendu lehiakorra, urte askotarako ikerketa planen definizioa, emaitzen ustiapena edo trebakuntza teknologikotik abiatuta dibertsifikatzea.

“I+G+b-a kudeatzeko dugun ereduarekin industriak produktuaren analisi eta definizio fasean dituen premia guztiei erantzuten zaie, baina baita enpresen estrategian ere. Egiaztagiri hau lortzeak esan nahi du orain arte egindako ekintzetan lortutako kalitate maila agerian geratu dela kanpoan”, gehitu du Arangurenek.

Gainera, I+G+b-aren prozesu operatiboen definizioa hainbat alderditan balidatzeko ere balio izan du egiaztagiriak, esaterako ideien kudeaketan, proiektuen garapenean eta emaitzen babesean eta ustiapenean.

IK4-IDEKOk 32 urteko ibilbidea eginda dauka industriako fabrikazioan eta ekoizpenean aplikatutako teknologia berrien ikerketan, garapenean eta berrikuntza.

I+G+b alorrean garatzen duen jarduera enpresa ehunaren lehiakortasuna areagotzen laguntzen duten irtenbideak eskaintzera bideratuta dago, eta 4 ikerketa talde hauen inguruan egituratzen da: Dinamika eta Kontrola, Fabrikazio Prozesuak, IKTak eta Automatizazioa eta Diseinua eta Doitasunezko Ingeniaritza.

 Deskargatu IK4-IDEKOk I+G+b sistemaren kalitatearen egiaztagiria lortu duelari buruzko notizia

    BIDEOA