Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Makina-erremintetan, neurketa-ekipamenduetan eta piezetan akatsak gertatzearen eragile nagusiak efektu termikoak izaten dira. Efektu termikoen neurketa gero eta garrantzitsuagoa da, makinen eta neurketa-ekipamenduen errepikagarritasunean eta egonkortasunean eragina baitute epe luzera.
Garrantzia hori dela eta IK4-IDEKOko Mikroteknologia eta Ultradoitasuna ikerketa lerroko ikerlariak efektu horien simulazioa lantzen ari dira, termikoki eragindako akatsak konpentsatu ahal izateko, edo akats horiek murrizteko kontzeptu eta estrategia berriak garatu ahal izateko.
Arlo honetan egiteko dagoen lan ugaria ikusita, Euspenek (European society for precision engineering & nanotechnology) foro ireki bat antolatu du efektu termikoen munduan liderrak diren esperientziak elkartrukatzeko. Bertan arlo honetako azken tendentziak aurkezten dira eta fabrikazioan efektu termikoek sortzen dituzten arazoen inguruko eztabaida egiten da.
Ekimen hau Zurichen izango da, Suitzan, martxoaren 19tik 20ra. Bertan, Gorka Aguirrek, IK4-IDEKOko ikerlariak, “Dimentsio handiko heavy duty fresaketa/mandrinaketa makinetan dilatazio termikoen konpentsazioak” ikerketaren baten emaitzak aurkeztuko ditu. Egindako lanak arazoaren testuinguru orokorra azaltzen du eta Soraluce-ko fresaketa/mandrinaketa makinetan egokitutako eta balioztatutako dilatazio termikoen konpentsazio sistema aurkezten du.
Dimentsio handiko fresaketa/mandrinaketa makinak energia eolikoa, aeronautika, petrolioa eta gasaren gisako sektoreetan erabiltzen dira batez ere. Hauek mozketa eta produktibitate gaitasunean oso zorrotzak diren aplikazioak dira (Heavy duty), eta baita doitasunean ere.
Makinak duen potentzia altuaren ondorioz beroa sortzen du, eta beraz dilatazioak gertatzen dira makinaren barruan, gainera, doitasun eskaerak gero eta zorrotzagoak izanik, makinen fabrikatzaileek kudeaketa termikorako estrategia adimendunak behar dituzte bezeroen eskaerei erantzuteko.