Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan izan da sari-banaketa ekitaldia. ORONAko Ander Malbadik jaso du lehenengo saria eta IK4-IDEKOn proiektua egin duen Amaia Buenok bigarren saria. Bien artean 2000 euro jaso dituzte Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak bultzatutako Gradu Amaierkao Proiektuak (GAP) sarien hirugarren edizio honetan.
Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON korporazioak antolaturiko sari-banaketaren hirugarren edizio honen helburua ikasleek Korporazioko enpresetan karrera amaierako proiektuak euskaraz egitea da.
Euskararen sustapena Karrera Amaierako Proiektuetan
Sari hau MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez sortu zen eta ikasleek unibertsitatetik lan mundura jauzi egiten dutenean ikasketa amaierako proiektuak euskaraz egitea sustatzea du helburu. IK4-IDEKOk aukera honen inguruko informazioa ematen die karrera amaierako proiektua egitera etortzen diren ikasle guztiei, eta animatu egiten ditu euskalproiektua euskaraz egitera, horretarako ahal diren baliabide guztiak eskainiz.
Amaia Buenok, 'Proteomika arloan lagin prestaketarako makina-prototipo baten diseinua eta fabrikazioa' izenburu zuen proiektua eraman zuen aurrera IK4-IDEKO, Elgoibarko teknologia zentruan.
Sari-banaketan parte hartu dute Mikel Lezamizek, Mondragon Korporazioa; Peio Olaskoagak, IK4-IDEKO eta Idoia Peñakobak, MU.
Epaimahaian parte hartu dute MUko fakultate bakoitzeko bi kidek (Enpresagintza, HUHEZI, MGEP) eta MONDRAGON Korporazioko ordezkari batek. Lan guztiek maila tekniko oso altua izan dute eta 9 edo hortik gorako kalifikazioak izan dituzte. Aurten 176 proiektu izan dira euskeraz aurkeztu direnak eta horietatik 32 izan ziren sari hauetan parte hartzeko ezaugarriak betetzen zituztnak. Lan guztiak sakon aztertu ondoren ados jarri dira eta aho batez erabaki dituzte saritu beharreko lanak.