ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKO-k CIRPeko batzar nagusian espainiako presentzia indartu du

 IK4-IDEKO-k CIRPeko batzar nagusian espainiako presentzia indartu du

CIRP akademia produkzio ingeniaritzako ikerlari onenen zirkulua da dudarik gabe. Urtero bi batzar egiten ditu bere kideen artean  I+G bultzatzeko helburuarekin, mundu mailan industria gaietan esanguratsuak diren pertsonek eta goi-mailako ikerlariek osatutako nazioarteko sare baten bidez, bertan etorkizunerako ikuspegiak eta ezagutzak partekatzen dituztelarik.

Abuztuaren 18tik 24ra Kopenhagen (Danimarka) egin den CIRPeko batzar nagusian IK4-IDEKO-k izan duen presentzia bereziki garrantzitsua izan da, zentroko hiru ikerlarik hiru ponentzia aurkeztu baitzituzten,   akademiako kideek bikaitasunez baloratu dituzten lanak.

David Barrenetxeak Research advances and steps towards the control of geometric deviations in the surface grinding of big components lana aurkeztu zuen, Jokin Muñoak Chatter suppression in ram type travelling column milling machines using a biaxial inertial actuator eta  Mikel Zatarainek beste batzuekin batera aurkeztu zuen Machine tools for large parts konferentzia magistrala.

Aurten CIRPek, produkzio ingeniaritzako ikerketan mundu mailako liderra den erakundeak,  abuztuaren 18tik 24ra ospatu zuen bere batzar nagusia. Jardunaldia Kopenhagen izan zen, Danimarkan, inoizko parte hartzerik handiena izan zuen 30 herrialde desberdinetako 550 delegaturekin. Guztira teknologia arlo desberdinetako 7 keynotes (konferentzia magistralak)  eta 144 ponentzia aurkeztu ziren. Jardunaldiaren lehenengo lau egunetan zehar urteko konferentzia egin zen eta bertan industria-produkzio gaietan aurrerapenik berrienak aurkeztu ziren. Bigarren zatian, 21etik 24ra, talde desberdinen lan bilkurak eta bilera orokorrak egin ziren.

Akademiak 40 herrialdetako 145 kide aktibo ditu momentuan (fellows). Talde txiki horretako kide da  Mkel Zatarain doktorea, IK4-IDEKO-ko Garapen Zientifikoaren Arduraduna, fabrikazioaren arloan egindako hainbat publikazioaren bidez ibilbide luzea egin duena bere bikaitasuna demostratzeko.

IK4-IDEKOk beste hiru kide ditu akademian. David Barrenetxea doktorea, Fabrikazio Teknologietako ikerlaria 137 Associate Members-etako bat da. Jokin Muñoa doktorea, Dinamika eta Kontroleko ikerketa lerroko kudeatzailea, eta Harkaitz Urreta, Mikroteknologia eta Ultradoitasuna ikerketa lerroko kudetzailea, azken bi hauek Corporate Member gisa.

IK4-IDEKOk jarraipena ematen dio foro garrantzitsu honetan espainiak izan duen ordezkaritzari eta indartu egiten du, beti fabrikazioaren munduko ikerketako abanguardian egonik.

    KATEGORIAK