ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKO CIRPediako bi terminoen arduradun

 IK4-IDEKO CIRPediako bi terminoen arduradun

Urtarrilaren 23tik 25era CIRPren urteko neguko bilera egin zen; produkzio ingeniaritzaren nazioarteko akademia, eremu honetako ikerketan mundu mailako erakunde liderra. Bilera honetan  IK4-IDEKOko lau pertsonek parte hartu zuten; Harkaitz Urreta eta Jokin Muñoa, kide korporatiboak; David Barrenetxea, elkarteko kidea eta Mikel Zatarain, gaur egun CIRP erakundean Espainiak daukan ordezkari numerario (fellow) bakarra.

Egun hauetan zehar, hainbat lan-talde eta kooperatiba-taldeen bilerak egin ziren. Azpimarratzekoa da pieza handientzako makina-erremintei buruzko keynote-aren aurreko aurkezpena, IK4-Teknikerreko Luis Uriartek zuzendu eta Mikel Zatarainek parte hartzen dutena.

Egindako bilera batean, CIRPedia-ren egoerari buruz hitz egin zen, produkzio ingeniaritzan erabilitako termino teknikoen entziklopediari buruz hain zuzen ere. IK4-Idekok, entziklopedia honetako bi terminoren edukiarekin arduratu da: Structural Analysis eta Thermal Error. Bestalde, IK4-Teknikerreko Luis Uriartek, Magnetic Bearing terminoaren edukia prestatu du. Entziklopedia hau epe motzean argitara emango dela aurreikusten da.


http://www.cirp.net/

 

    NABARMENDUTAKO BERRIAK

    KATEGORIAK