ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IDEKOk Metromeet kongresuan parte hartuko du

IDEKOk Metromeet kongresuan parte hartuko du

Diseinua eta Doitasun Ingeniaritzako ikertzaileak, Pablo Puertok, industriako metrologiari buruzko nazioarteko konferentziaren 18. edizioan parte hartuko du.

Innovalia Taldeak antolatutako ekitaldia apirilaren 7an eta 8an egingo da Bilbon, formatu hibridoan (aurrez aurre Euskaldunan, Bilbon eta online).

Industria metrologiara aplikatutako doitasun ingeniaritzako soluzioetan espezializatuta, IDEKOk, BRTA aliantzako kideak, Metromeet kongresuan parte hartuko du aurten ere. Ekitaldi aitzindari honek, dagoenekoz 17 aldiz leku egin die, metrologiaren bidez industria ekoizpena zaintzea helburu duten doktoreei, teknikariei eta industria enpresetako ordezkariei.

Edizio honetan, IDEKOk parte hartuko du, Teknikerrekin lankidetzan, honako hitzaldi honekin: "Vision integrated system for a robot self-calibration solution throuh 6 DOF uncertainty assesssment". Lana "Precitek" proiektuaren barruan egin da, fabrikazio bitartekoak hobetzeko doitasun ingeniaritzan hain zuzen. Proiektu horrek Elkartek programaren finantzaketa du, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen barruan lankidetza-ikerketa egiten laguntzeko.

Proiektu hau manipulazio eta ekoizpen bitartekoetan zentratzen da, baita fabrikazio prozesuetan ekipo horien zehaztasuna hobetzeko eta egonkor mantentzeko moduetan ere, akatsak minimizatu ahal izateko (Zero-defects) eta sistema horien eraginkortasuna areagotzeko.

Idekoren lana, hain zuzen ere, eredu batekin batera robotaren end efektorearen posizioa kalkulatzea ahalbidetzen duen ikusmen sistema baten garapenean oinarritzen da, Teknikerrek definitu dituen baldintzetatik abiatuta.

Mugarri hori lortzeko, simulazioak eta oinarrizko probak egin dira patroi horrek izan behar dituen ezaugarriak zehazteko.

Kongresua sektore metrologikoko enpresetako profesionalei eta erabiltzaileei zuzenduta dago, nazioarteko unibertsitateetako eta ospe handiko ikerketa-zentroetako ordezkariekin batera.

Kongresuari buruzko informazio gehiago hemen.

KATEGORIAK