ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

STECH sortu da, fabrikazio-industriarako teknologia adimendunen elkarte berria

STECH sortu da, fabrikazio-industriarako teknologia adimendunen elkarte berria
IDEKO zentro teknologikoa AFM Clusterrak sustatutako elkarte berriaren parte da.

Manufaktura-industriaren garapena bizkortzea du helburu ekimen berriak

STECH sortzea abenduan adostu zen AFMko zuzendaritza-kontseiluan, fabrikazio aurreratuko industriaren garapena bizkortzeko eta digitalizazio-, automatizazio- eta robotika-zerbitzuak eta mantentze- eta muntaketa-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak ordezkatzeko eta taldekatzeko.

IDEKO zentro teknologikoa, BRTA Aliantzako kidea, erakunde fundatzaileetako bat da, Fagor Automation, Aldakin, Egile, Savvy, SmartPM, Aingura, AyS, Festo, Gaindu, Lantek, Lazpiur, Murr Elektronik, Omron, Pixel Sistemas, Vixion, Zitu, BEC, Tekniker eta Tecnalia zentro teknologikoak, eta IMH fabrikazio aurreratuko kampusarekin batera.

Elkartea irekita dago digitalizazioaren munduko hardware, software eta zerbitzuetako enpresa guztiei (IIoT, Konektibitatea, Monitorizazioa, Data Analytics, Simulazioa, Ikuspen Artifiziala, Machine Learning, Adimen Artifiziala, Plataformak, etab.), automatizazioa eta robotika, mantentze eta muntaia aurreratua, fabrikaziorako eskaintza espezifikoarekin, edozein unetan iniziatibara batzea eska dezaketenak.

AFM Klusterrak fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren interesak ordezkatzen ditu Espainian, sei industria-elkarteren bidez: AFM, ADDIMAT, AFMEC, ESKUIN, UPTEK eta STECH, 600 enpresa baino gehiago, 16.500 langile eta 3.000 milioi eurotik gorako fakturazioarekin.

STECH iniziatibak industria 4.0 bihurtzeko ezinbesteko eragile diren enpresen kolektibo bat aktiboki sartzea ekarriko dio AFM Klusterrari. Elkarte berri honekin, AFM Klusterrak bere ekosistema osatzen du eta industria aurreratuarekiko konpromisoa indartzen du, gure gizartearen garapen iraunkorraren motor gisa.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK

    KATEGORIAK