Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Oraingo honetan Harkaitz Urretari galdetu diogu Diseinua
eta Doitasun Ingeniaritza ikerketa taldearen espezializazio eta erronka nagusiei buruz. Hona hemen elkarrizketaren zati bat.Taldearen espezializazio arlo bezala, hiru nabarmendu ditzakegu: Lehena izango litzateke diseinua bera, bulego tekniko aurreratu bat bezala ulertuta. Bigarrena, neurketa soluzioak, teknologia propioa duten ikusmen tekniketan oinarrituta eta azkena, karakterizazio esperimentala, kalibrazio eta konpentsazio soluzioak eskainiz, makina erreminten errore termiko eta geometrikoentzat.