ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Bioteknologiako ikerkuntzaren desafioak BioSpain-en ikusgai, IK4-Idekoren eskutik

Bioteknologiako ikerkuntzaren desafioak BioSpain-en ikusgai, IK4-Idekoren eskutik

Bioteknologiaren alorrean dituen ahalmenak ikusgai jarri ditu IK4-k, BECen egin zen BioSpain kongresuan, Europako ekitaldi garrantzitsuenetako batean alegia

IK4 Aliantza Teknologikoa azken hilabeteotan egiten ari den hausnarketa estrategikoa dela eta, osasunarekin lotutako jarduerak ikerketa-eremu estrategiko bihurtu dira gure erakundearentzat.  Horregatik, hain zuzen ere, BioSpain 2012 kongresuko protagonistetako bat izan da Aliantza. Bilbon egin da biltzarra, Bilbao Exhibition Centren (BEC), irailaren 19tik 21era.

Stand propioa izan du euskal Aliantzak, sektore horretan dituen ahalmenak ezagutarazteko, eta Shabs Rajasekharan gure ordezkariak (Zibernetika eta Control Ingeniaritzako doktorea Readingeko Unibertsitatean —Erresuma Batua—) egin zuen aurkezpen publikoa, “IK4 Aliantza Teknologikoaren bioteknologiako desafikoak” goiburuarekin, osasunari buruzko gai-eremuan.

Izan ere, osasuna da bizitza-zientzien eremuko ikerkuntzaren aplikazio-arlo nagusietako bat; hori dela eta, interes estrategikokotzat du IK4-k, eta horretara bideratuko du bere jardueraren parte handi bat hurrengo urteotan.
 
Zenbait diziplina zientifiko biltzen eta baliatzen ditu Bioteknologien eta Biomaterialen alorrak, eta konbergentzia teknologiko anizkoitza eta izugarri konplexua lortzea du xede. Hori dela eta, aukera aparta dira IK4-ko zentro teknologikoentzat, konplexutasun horri etekina ateratzeko indarrak batu egin baititzakete, eta, horrez gain, sektore industrial askotan aplikatzeko moduko lehen mailako konponbide teknologikoak ematen dituzten zenbait tresna gara baititzakete bizitza-zientzien inguruan.

Zehazki, zerbitzu hauek eskaintzen ditu IK4-k: I+Gko proiektuak, ehun-ingeniaritza, xenobiotikoen ebaluazioa, mikrobiologia industrialaren bidez produktuak eta prozesuak hobetzea, biosentsoreen garapena, nanopartikula polimeriko funtzionalizagarrien fabrikazioa, nanoestaldura bioaktiboak, hidrogel berrien garapena, inplanteetarako material polimerikoak prozesatzea...

Zerbitzu-sorta hori eskaintzeko, zenbait teknologiaz baliatzen gara: in vitro testak, toxikotasunaren in vitro azterketa, biologia molekularra eta teknologia “omikoak” deritzenak, biodetekzio-sistemak eta biosentsoreak, biomaterialak, zelularen eta materialaren arteko interakzioa, eta monitorizazioa, analisia eta bistaratzea.


BioSpainek, bioteknologiaren arloan Europan egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetako batek, Bilbao Exhibition Centren elkartu ditu sektoreko aditu, ikertzaile eta enpresa nagusiak. Lehenbiziko aldia da biltzar hori Bilbon egiten dena, eta, aurten, iazkoan (Iruñea) baino stand gehiago (+ % 29) izan ditu (216); bestalde, 1.450 profesionalek eta 25 herrialdetako 750 enpresak hartu dute parte.

    KATEGORIAK