Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Savvy Data Systems enpresak etaIDEKO zentro teknologikoak digitalizazioaren arloko balio-proposamen bateratuaaurkeztuko dute maiatzaren 5etik 7ra Bartzelonako azokan.
Bi erakundeek benetakofabrikazio-ingurune aeroespazialetan aplikatu eta balioztatutako soluzioenarrakasta-kasuak erakutsiko dituzte.
Standean Savvy Fog erakusleteknologikoa ikusteko aukera egongo da, IDEKOk garatutakoautomatizazio-soluzioak zuzenean bezeroaren azpiegituretan hedatzeko aukeraematen duena.
Europar Batasunak bultzatutako“Trantsizio Bikoitzaren” estrategiaren barruan —berdea eta digitala—, eta CleanAviation bezalako programa estrategikoek ezarritako helburu zorrotzeierantzuteko, fabrikazio aeronautikoko plantak digitalizatzea funtsezkoelementua bihurtu da industria honen jasangarritasuna eta deskarbonizazioalortzeko.
Aldi berean, gero eta arinagoak eta mekanizatzeko konplexuagoak direnmaterial berrien erabilerak “zero akats” mailako ekoizpena bermatzea etaenergia-eraginkortasuna ahalik eta gehien optimizatzea eskatzen du.
Testuinguru honetan, plantan sortzen diren datuak jasotzea eta moduadimentsuan aztertzea ez da aukera bat gehiago; ezinbesteko baldintza bihurtuda Europako araudi zorrotzei eta ekoizpenaren eskakizun handiei erantzun ahalizateko.
Erronka horiei erantzuteko, IDEKO zentro teknologikoak eta Savvy DataSystems enpresak datorren maiatzaren 5etik 7ra egingo den Bartzelonako AdvancedFactories azokaren edizioan aurkeztuko dituzte aeronautikako fabrikakdigitalizatzeko garatu dituzten soluzioak.
Sektore aeroespazialeko enpresa erreferenteetan ezarritako benetakoarrakasta-kasuen bidez, bi erakundeek balio-proposamen bateratua erakutsikodute: alde batetik, IDEKOk fabrikazio aurreratuan duen ezagutza; bestetik,Savvy Data Systems-ek datuak jasotzeko, prozesatzeko eta aztertzeko eskaintzenduen oinarri teknologikoa.
Aurkeztuko diren soluzioek erakutsiko dute denbora errealekomonitorizazio-sistemak, trazabilitate osoa eta mantentze prediktiboa ezartzeaknola laguntzen duen ziklo-denborak murrizten, osagaien kalitate absolutuabermatzen eta industria Europaren lehiakortasun- etajasangarritasun-estandarretara hurbiltzen.
“Ikusiko diren aurrerapen teknologikoak benetako fabrikazio aeroespazialekoinguruneetan aplikatu eta balioztatu dira. Industria-mailako monitorizazio- etakontrol-arazoei erantzuteko prest dauden soluzioak dira, eta datuen eta adimenartifizialaren bidez balio erantsi handiko piezen fabrikazio-prozesuenfidagarritasuna, kalitatea eta erabilgarritasuna hobetzen laguntzen dute”,azaldu du Iñigo Bediaga-k, IDEKOko TIC eta Automatizazio arloko zuzendariak.
Soluzio horien aplikazioa modu praktikoan erakusteko, 2B313 standbateratuan Savvy Fog izango da erakusle nagusia. Plataforma horrek aukeraematen du IDEKOk garatutako automatizazio-soluzioak zuzenean bezeroarenazpiegituretan hedatzeko, plantako datuak bertan prozesatu, gorde eta aztertuz.
Gainera, planteamendu horrek hodeiko soluzioen errendimendu bera eskaintzendu, baina latentzia txikiarekin eta datuen gaineko kontrol osoa bermatuz.Datuen pribatutasun hori ezinbestekoa da segurtasun-eskakizun zorrotzakdituzten sektoreetan, hala nola aeroespazialean eta defentsan.
Datuak denbora errealean prozesatzea
Duela hamar urte baino gehiago abiatu zen lankidetza honen barruan, IDEKOkfabrikazio aurreratuan duen ezagutza eskaintzen du, bibrazioak bezalakomaiztasun handiko aldagaien datuak aztertuz makinen eta fabrikazio-prozesuenportaera ulertzeko algoritmoak eta software-aplikazioak garatzeko.
Savvyren teknologiari esker, algoritmo horiek Edge ingurunean hedadaitezke, zuzenean makinaren ondoan. Savvy SmartEdge plataformak informazioadenbora errealean prozesatzea ahalbidetzen du, eta prozesuan berehala jardutea,algoritmoak adierazitakoaren arabera makina geldiaraziz edo haren parametroakaldatuz.
Horrela, fabrikatzaileak arazoei aurrea hartu diezaieke, kostuetanaurrezpen handia lortuz, eta ziurtatzen da informazioa behar duen pertsona edosistemara iristen dela, erabakia hartu behar den une eta leku zehatzean.
“Industria-prozesuak oso azkarrak dira. Horregatik, zenbat eta arinagoa etaeraginkorragoa izan erabakia eta ondorengo jarduna, orduan eta handiagoa izangoda inbertsioaren itzulera. Horretarako, gure sistemek eredu matematikoak etaadimen artifiziala makinetatik ahalik eta gertuen kokatzen dituzte, uneanbertan jardun ahal izateko”, azaldu du Fernando Sáenz-ek, Savvy DataSystems-eko CEOak.
Energia, trenbide edo automobilgintza bezalako eskakizun handiko bestesektore batzuetara ere zabal daitezkeen soluzio hauek benetako eragina dutenegozioan, lau ardatz nagusitan eraginez: makina, haren egoera monitorizatuz;prozesua, haren egonkortasuna optimizatuz; produktua, kalitatea bermatuz; etajasangarritasuna, energia eta lehengaiak modu eraginkorrean kudeatuz.