Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

SORALUCEren DAS (Dynamics Active Stabiliser) Sistemari eta funtzio anitzeko makinei buruzko tailerra

SORALUCEren DAS (Dynamics Active Stabiliser) Sistemari eta funtzio anitzeko makinei buruzko tailerra

Atseginez gonbidatzen zaituztegu, 2016ko apirilaren 7an eta 8an IK4-IDEKO zentro teknologikoaren instalazioetan ospatuko den SORALUCEren DAS (Dynamics Active Stabiliser) Sistemari eta funtzio anitzeko makinei buruzko tailerrera.

DAS Sistema berria makina-erremintaren sektorearen etorkizuna lideratzen duen iraultza teknologikoa bezala aurkezten da, mekanizazio prozesuan chatterra agertzeko arriskua murrizten duena.

  • Ebaketa gaitasuna %100ean, piezaren bolumen osoan
  • Produktibitatearen hazkundea, %300 artekoa
  • Piezaren gainazalaren kalitatea hobetzen du
  • Erremintaren bizitza erabilgarria handitzen du
  • Denbora errealean funtzionatzen du

SORALUCEk DAS Sistema berritzailea aurkeztuko du, bai eta ingeniaritza dinamikoaren saileko beste esperientzia batzuk eta bezeroengan arrakasta izan duten adibideak ere. DAS Sistemak egoera errealean dituen abantailak erakusteko, mekanizazio probak egingo dira. Honez gainera, mekanizazioaren baldintza errealetan hainbat erakustaldi egingo dira zuzenean SORALUCE FMT funtzio anitzeko fresatze-torneatze zentroan.

Informazio gehiago izan nahi baduzu, deskargatu tailerrari buruzko programa.

Ekitaldi hau zuentzat interesgarria bada eta bertaratu nahi baduzue, bete izen emate imprimakia edo Eva Miguel ekin kontaktuan jarri.

NABARMENDUTAKO BERRIAK