Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Atseginez gonbidatzen zaituztegu, 2016ko apirilaren 7an eta 8an IK4-IDEKO zentro teknologikoaren instalazioetan ospatuko den SORALUCEren DAS (Dynamics Active Stabiliser) Sistemari eta funtzio anitzeko makinei buruzko tailerrera.
DAS Sistema berria makina-erremintaren sektorearen etorkizuna lideratzen duen iraultza teknologikoa bezala aurkezten da, mekanizazio prozesuan chatterra agertzeko arriskua murrizten duena.
SORALUCEk DAS Sistema berritzailea aurkeztuko du, bai eta ingeniaritza dinamikoaren saileko beste esperientzia batzuk eta bezeroengan arrakasta izan duten adibideak ere. DAS Sistemak egoera errealean dituen abantailak erakusteko, mekanizazio probak egingo dira. Honez gainera, mekanizazioaren baldintza errealetan hainbat erakustaldi egingo dira zuzenean SORALUCE FMT funtzio anitzeko fresatze-torneatze zentroan.
Informazio gehiago izan nahi baduzu, deskargatu tailerrari buruzko programa.
Ekitaldi hau zuentzat interesgarria bada eta bertaratu nahi baduzue, bete izen emate imprimakia edo Eva Miguel ekin kontaktuan jarri.