ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Pertsona eta roboten arteko lankidetza erraztuko duten lan-inguruneak sortzeko soluzioak

Pertsona eta roboten arteko lankidetza erraztuko duten lan-inguruneak sortzeko soluzioak

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoa, zortzi herrialdetako 15 bazkidek gauzatutako ekimen honetan parte hartzen ari da, manufaktura-industriaren automatizazioa bultzatu eta lehiakortasuna areagotzeko asmoz. Lanean pertsona eta robotaren arteko lankidetza erraztea da Symbio-tic-en xedea. Pertsona eta roboten arteko lankidetza erraztuko duten lan-inguruneak sortzeko soluzioak diseinatzeko asmoz, Symbio-tic europar proiektuaren bitartez, makinen potentziaz nahiz langileen doitasunaz eta malgutasunaz profitatuko den ekosistema hibrido bat sortzeko moduko teknologiak garatu nahi dira.

Zentroa ekimenaren emaitzak ustiatzeko plana garatu eta proiektua merkaturatzeko abiapuntuko negozio-plana finkatzeaz arduratuko da.

Horrez gain, IK4-IDEKOk esku-hartze garrantzitsua izango du, aeronautika sektoreko ekoizpen-ildo batean gizakiak eta robotak elkarlanean izango dituen egiazko eredu baten garapenean.

“Symbio-tic europar proiektua, pertsonen eta roboten arteko elkarlanerako ingurune seguruagoak eta eraginkorragoak bultzatzeko asmoz sortu da”, ziurtatu du Iñaki Iglesias ikertzaileak.

    KATEGORIAK