Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

ikDAS erraz erabiltzeko bibrazio aztertzaile eramangarria

ikDAS erraz erabiltzeko bibrazio aztertzaile eramangarria

Erabiltzeko ezagutza handirik eskatzen ez duen gailu hau izango da IK4-IDEKO-k BIEMH azokan aurkeztuko duen berrikuntzetako bat.

Ekainaren 5ean goizeko 11:00etan, Alava Ingenierosek  ikDASen aurkezpena egingo du BECeko Batzar zentruaren, 5. mailako 3 gelan. Bertaratu nahi izanez gero, sistema honen kapazidadeak ezagutzera, eman ezazu izena edo jarri gurekin harremanetan zure plaza erreserbatzeko.

Industriako makinek bibrazioak izaten dituzte maiz eta hauek arazoak sortu ditzakete maila batetik aurrera. Mekanismoan arazoak dauden adierazle dira osagairen batek gehiegizko higadura jasatea, desdoitzea edo funtzionamenduan akatsak gertatzea. Gainera enpresek gero eta makina zehatzagoak behra dituzte eta beharrezkoa dute bibrazioak murriztea.

IK4-IDEKO-k gailu eramangarri bat garatu du, ikDAS izenekoa, makinen bibrazioak erregistratzen eta prozesatzen dituena hauen balizko arazoak diagnostikatzeko. Datuak lortzeko plataforma honek modu errazean neurtzen eta aztertzen ditu makina-erremintaren portaera dinamikoak, eta tresna egokia da makina-multzoak egunean izan eta hauen mantentze lanetarako.

Erabiltzeko ohiko gailuak baino errazagoa eta txikiagoa den tresna hau ekainaren 2tik 7ra Barakaldoko BEC-en egingo den Makina-erremintaren biurteko azokan (BIEMH) aurkeztuko du teknologia zentroak.

Normalean, makinen bibrazioak aztertu eta arazoak konpontzeko tresneria handiak eta pertsona adituak behar izaten dira eta prozesu garestiak izaten dira.

ikDAS, ordea, gailu eramangarri bat da, mini-ordenagailu bat eta seinaleak jasotzeko ekipamendu bat ditu. Gainera, intefaz erraz eta intuitibo bat ditu eta formazio arin bat jasotzea nahikoa da erabili ahal izateko.

Erabilgarritasuna eta aplikazioak

bibrazioen azterketa esanguratsuki arintzen duen gailu hau, erreminta egokia da mantze lanetarako, muntaiarako, makinen prestaketarako eta makanizazio arazoak konpontzeko.

Softwarea 8 moduluz osatuta dago, batez ere makinen bibrazioen azterketan aplikatzeko prestatuak eta erabiltzailearen beharretara guztiz konfiguratu daitezkeenak: Seinaleen jasotze eta aztertze frekuentziala, frekuentzia naturalen azterketa, engranaje eta errodamenduen azterketa, makinaren orekatzea, osziloskopioa, frekuentzia baxuko Data Loggerra, Run Up abiaraztearen neurketa eta gogortasunaren monitorizazioa.

Funtzionamendua

ekipamendu honek ICP azeleragailu piezoelektriko baten seinaleak edo softwareak geroago irudikatzeko eta azterketa espektralerako prozesatzen dituen voltaia seinaleak jaso ditzake. Datu hauek formatu desberdinetan eskaini daitezke beharra dagoenean espezialistak diren pertsonekin partekatzeko. 

    NABARMENDUTAKO BERRIAK