ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk fabrikazio aurreratuan dituen gaitasunak erakutsi ditu fabrikazio industrialaren nazioarteko foro nagusian

IK4-IDEKOk fabrikazio aurreratuan dituen gaitasunak erakutsi ditu fabrikazio industrialaren nazioarteko foro nagusian

IK4-IDEKO zentro teknologikoak presentzia nabarmena izan du fabrikazioari aplikatutako ikerketan liderra den Produkzio Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiaren(CIRP) batzarrean. Bertan, makina industrialentzat moteltze eta chatter kontrolerako sistemak garatzen erreferentziako entitate bezala dituen gaitasunak erakutsi zituen.

Topaketa abuztuaren 21 eta 27an ospatu zen Portugalgo Guimarães eskualdean, CIRP-eko partaideen artean I+Ga sustatzeko helburuz. CIRP erakundeak bere helburuen artean du nazioarteko sare bat bultzatzea ikertzaileek eta produkzio industrialeko aktore garrantzitsuek osatuko dutena.

Erakunde horren markoan eta duen dibulgatze funtzioaren baitan, aurtengo urtean 136 artikulu eta 12 keynote argitaratu dira.

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak parte hartze aipagarria izan du batzarraren azken edizioan, Jokin Muñoaren —zentro teknologikoko Dinamika  eta Kontrola lerroko kudeatzailea—hitzaldiarekin. Bertan Keynote paper bat eta artikulu bat aurkeztu ditu.

Gainera, ikerketa-lerro berdineko ikerlaria eta akademiako kide korporatiboa den Xavier Beudaertek eta Mekanizazioa eta Produkzio Sistemetako ikerlaria den David Barrenetxeak aurkezpenak egin zituzten ekitaldian.

Jokin Muñoak, berrikuntza makinerian taldeko kidea bera, “Chatter suppresssion techniques in metal cutting” Keynote-a aurkeztu zuen. Lan horrek xehetasun handiz jasotzen ditu chatteraren moteltze sistemetan egindako punta-puntako aurrerapenak. Idazlanak egilekide izan ditu nazioartean arlo horretako profesional nabarmenenak.

Gainera, Muñoa doktoreak bigarren artikulu bat aurkeztu zuen tresneria moteltzeko erabili daitekeen eta berez sintonizatzen den motelgailu baten gainean. Produktu berri hori gai da egituraren bibrazio maiztasuna neurtu eta automatikoki egokitzeko, bibrazio maila murriztuz.

Bien bitartean, Xavier Beudaertek, doktorea bera ere, artikulu gabeko aurkezpen bat egin zuen 4.0 industriaren gainean “Towards the  smart connected machine” izenburupean. Artikulu hori kokatu behar da “Self-optimizing machining systems” elkarlanerako taldean.

Azken aurkezpen horretan honako gaia landu zen: makinaren monitorizazioa eta produktibitatea handitzeko teknika aurreratuen integrazioa. Gainera, lanak ahalbidetu zuen IK4-IDEKOk zuzentzen duen Europa mailako MC-Suite proiektuari zabalkundea ematea eta horretaz gain, baita makina-erremintako SORALUCEfabrikatzaileak bere makinen monitorizazio eta produktibitatea handitzeko egindako azken garapenei difusioa ematea ere.

Bere aldetik, David Barrenetxeak doktoreak “Grinding with controlled kinematics and chip removal” artikulua aurkeztu zuen, abiadura aldakorreko teknika eta estrategien bidez artezketarako ziklo optimizatuen definizioari buruzkoa. Teknika horien aplikazioak posible egiten du kontrol handiagoa izatea txirbil harroketaren eta prozesuaren zinematikaren gainean, aldi berean.

IK4-IDEKOko ikerlariak CIRP-eko bileretan presente egoteak baieztatzen du zentro teknologikoak duen garrantzia Fabrikazio Aurreratuan eta industriara bideratutako berrikuntzan aplikaturiko tekniken ikerketetan erreferentziako erakunde bezala.

Foro horretan keynote bat egin ahal izateko, behar-beharrezkoa da aldez aurretik nazioarteko errekonozimendua jaso izana landuko den arloan, eta gaiak, derrigorrez, gaurkotasuna izan behar du eta gainontzeko parte hartzaileentzat interes altukoa izan behar da.

Kontsideratzen da Keynoteak direla akademiak egiten duen ekarpen handienetakoa, azken belaunaldiko teknologietan eta etorkizuneko tendentzien analisi sakona suposatzen baitute.

CIRP-ak urtean bi asanblada antolatzen ditu fabrikazioaren eremuan I+Ga zabaldu, ezagutza partekatu eta etorkizuneko aukerak aztertzeko misioarekin.

KATEGORIAK