23/09/2016INNGUMA Adimen Lehiakorreko softwarea presente Visio 2016 konferentzian
IK4-IDEKO zentro teknologikoak garatu duen
INNGUMA Adimen Lehiakorreko softwareak presentzia nabarmena izango du
Visio 2016 zaintza teknologikoari buruzko nazioarteko topaketetan. Vitoria-Gasteizen ospatuko da urriaren 20 eta 21ean.
Erakunde baten ingurune lehiakorrari buruzko informazioa jaso, aztertu eta banatzeko diseinaturiko tresnaren garatzaileek s
tand propio bat izango dute Europa Biltzar eta Erakusketa jauregian ospatuko den hitzorduan, arabako hiriburuan.
Gainera, INNGUMA
presente egongo da Visio 2016ko txosten-programan ere, bezero eta ekimenaren kolaboratzaileek, beraien hitzaldietan, aztertu egingo dituztelako soluzio digitalak dituen ezaugarriak.
INNGUMA software integrala, modularra eta moldakorra da eta ahalbidetzen du
zaintza teknologikoa eta adimen estrategikoari loturiko lanak egitea enpresa-lehiakortasuna bultzatzeko helburuz, eta erabakiak hartzeko prozesuetan euskarri izan nahi du
ingurune lehiakorra monitorizatzearen bidez.Tresna, IK4-IDEKOko Software Adimenduna eta Berrikuntza Estrategikoa lerroen elkarlanaren ondorioz sortua,
enpresa zein partikularrei zuzenduta dago eta diseinatuta dagoen eran, bezeroak uneoro mantenduko du kontrol osoa, eta etengabe egongo da eguneratuta.
Gaur egun, IK4-IDEKOk lanean jarraitzen du Adimen Lehiakorraren eremuan soluzio integral eta pertsonalizatuak garatuz. Gainera, bilatzen du horiek bat etor daitezen Berrikuntza Estrategikoaren beste arlo batzuekin, hala nola I+G+b-aren kudeaketa integralarekin edo teknologia eremu pribatura transferitzearekin.
Arlo honetan duen espezializazioaren ondorioz, IK4-IDEKO partaide da VISIO 2016 konferentziaren Aditu-Batzordean. Aipagai dugun nazioarteko topaketa diseinatuta dago Zaintza Teknologikoa eta Adimen Lehiakorrarekin zerikusia duten hainbat aspekturen gainean eztabaidatu eta ideiak partekatzeko.
Hitzorduaren helburua da harremana bultzatzea zaintza estrategikoa sustatu eta beraien negozioa optimizatzeko erabiltzen duten profesional eta erakundeen artean