Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-IDEKO, fabrikazio teknologiatan aditua den zentro teknologikoa, SECPhOn sartu da.

IK4-IDEKO, fabrikazio teknologiatan aditua den zentro teknologikoa, SECPhOn sartu da.

IK4-IDEKO, Fabrikazio eta Produkzio industrialeko teknologietan liderra den zentro teknologikoa, SECPhO Europako optika eta fotonika  clusterreko bazkide izatera pasatu da. Foro honetan enpresa, zentro teknologiko eta ikerketa taldeak elkartzen dira optika eta fotonika arloan onurak eta sinergiak sortuko dituzten lankidetza emankorrak izateko.

IK4-IDEKO zentro teknologikoak 8 ikerketa lerrotan garatzen du bere jarduera, guztiek manufaktura industriarentzat zerbitzu eta produktu berriak garatzeko helburuarekin. Neurketa eta Ikuskaritza ikerketa lerroak bereziki, 2D/3D ikuspegian eta fotonika teknologietan oinarrituta, neurrira egindako soluzio automatizatuak garatzeko helburua du.

Arreta berezia jartzen diote kontaktu gabeko metrologiari, bere teknologia fotogrametrikoaren bidez (bai estereofotogrametria eta laser triangulazioa baita autokalibratutako kamera-anitzaren fotogrametria ere). Ultrasoinu bidez egindako ikuskaritza teknologietan oinarritzen diren NDT ikuskaritza soluzio automatizatu berriak (bai transduktore piezoelektrikoak, EMAT teknologia eta phased-array elementu-anitzeko ikuskaritza unitateen diseinua ere) eta termografia aktiboa (induktiboa, laserra…) garatzen dituzte. 

Ikuskaritza eta neurketa ikerketa lerroaren jarduerak bezeroekin lankidetza osoa izaten du bai garapenaren etapa nagusi guztietan zein azken inplementazio industrialean, bai diseinuaren hasierako faseetan zein azken instalazio eta egiaztapen industrialean ere.

IK4-IDEKO, Espainiako makina-erreminta ekoizle handiena denarekin, DANOBATGROUP taldearekin elkartuta dago baita MONDRAGON Korporazioarekin ere (Espainiako 5. holding industrial handiena). Bederatzi I+G zentro eta 1.300 ikertzaile baino gehiago biltzen dituen IK4 Aliantza Teknologikoko kide ere bada.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK