Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Teknologia digitalak zero akatseko fabrikazioa optimizatzeko

Teknologia digitalak zero akatseko fabrikazioa optimizatzeko
  • QU4LITY europar proiektuaren kontsortzioa Milanen elkartuko da otsailaren 25 eta 26an iniziatibaren aurrerapenak aztertzeko eta Fabrikazio Aurreratuan espezializatutako IDEKO teknologia zentroak parte hartzen du bertan.
  • 2019an hasi eta lau urteko iraupena daukan QU4LITYren misioa kalitate autonomoaren kontzeptu disruptiborantz pausoak ematea da.    

Industria produktu baten kalitatea erabilitako ekipamenduen eta fabrikazio prozesuen araberakoa da. Produkzio plantetan edo erabilitako teknologian erregistratutako edozein akatsek inperfekzioak sor ditzake. Agertoki horri aurre egiteko, beharrezkoa da produkzio eredu berrietarantz egitea, hala nola, zero akatseko fabrikaziorantz (ZDM); paradigma horrek industria fabrikazio prozesuen fidagarritasuna handitzea ahalbidetzen du eta egindako piezetan eskakizun altuenak betetzea. 

Fabrikazio aurreratuan espezializatutako IDEKO zentro teknologikoak parte hartzen duen QU4LITY europar proiektua testuinguru horretan kokatzen da. Iniziatiba ZDM fabrikazio eredu berrian teknologia digitalak aplikatzen zentratzen da. 

Hasieratik erregistratutako aurrerapenak ebaluatzeko misioarekin, kontsortzioa bideratzen duten kideak Milanen bilduko dira otsailaren 25 eta 26an. Topaketan iniziatiba osatzen duten 45 ordezkariak elkartuko dira, orain arte lortutakoak ezagutzeko balio izango du eta proiektuaren hurrengo hilabeteetarako lan-lerroak ezartzeko ere bai. Proiektua 2019ko urtarrilean hasi zen eta 2022ko abendura arte luzatuko da.

“QU4LITYk gaur egungo produkzio kalitateen metodoa aurrera eramateko misioa dauka kalitate autonomoa kontzeptu disruptiborantz egiteko” ziurtatu du IDEKOn proiektu horren arduraduna den Elena Urkiak.

Lortzeko, iniziatiba forma ekoizle eta hornitzaileekin ari da lanean, zero akatseko ekoizpenerako malgutasuna, autoegokitzapena, autoikasketa eta sistema adimendunetan oinarritzen direnak garatu, balioztatu, inplementatu eta soluzio berritzaileak egokitzeko gai diren ekoizle eta hornitzaileak hain zuzen. 

Zehazki, zero akatseko produkzio sistema aplikatzea doitasun altuko mekanizatuan, bere osagai kritikoak guztiz sentsorizatuta dituen makinaria erabiltzean oinarritzen da. Horrela, prozesu eta piezen egoeraren informazioa lortzen da denbora errealean,  jardueraren patroiak egiten dira eta  bere funtzionamendua hobetzeko ondorioak ateratzen dira.

“QU4LITY proiektuaren helburua datuetan oinarritutako produktu eta zerbitzuen eredu bat frogatzea da, modu errealista eta neurgarrian. Frogatu nahi du baita ere europar industriak estrategia eta abantaila lehiakorrak eta oso pertsonalizatuak eraiki ditzakeela, plataforma irekien ekosistema baten gainean”, zehaztu du adituak. 

Disziplina anitzeko proiektua

Iniziatibak lotura digitala, edge computing, ekoizpen autonomoko ekipamenduak, biki digitalak sortzeko datuak denbora errealean antzematea eta simulazio prozesu eta ereduetara egokitzea bezalako gaiak lantzen ditu, beste disziplina batzuen artean. 

IDEKOk iniziatiban duen partehartzea makinaren baldintzaren monitorizazioan zentratzen da eta monitorizatutako elementu kritikoetan ezarritako sentsoreen bidez hornitutako datuak aztertzen, hala nola, buruak eta makinaren ardatzak.  

Zentro teknologikoaren eginkizun zehatza da ZDM zerbitzuak Danobat euskal makina-erremintaren ekoizlearen artezketa prozesuak bideratzeko plataforma batera bideratzea; Danobat ere iniziatiban parte hartzen ari da.

IDEKOk laguntza eskainiko du lerro mailako kasu pilotu batean eta makina mailako egiaztatze batean.

ATOS eraldaketa digitaleko enpresa batek koordinatuta eta 19,5 milioi euroko aurrekontu batekin, QU4LITYk bere sektorean liderrak diren ekoizle eta hornitzaileen lankidetza dauka, hala nola, Siemens edo Airbus.

Iniziatibako kontsortzioaren parte dira baita Mondragon Korporazioa eta ikerketa zentro eta unibertsitateak, hala nola, Fraunhofer FHG, Innovalia edo AIC fundazioa.

Deskargatu Qu4lity-Teknologia digitalak zero akatseko fabrikazioa optimizatzeko notizia

NABARMENDUTAKO BERRIAK

KATEGORIAK