Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

Inteligentzia Lehiakorraren jardunaldiko behin betiko agenda

IK4-IDEKO-k gustura gonbidatzen zaitu urtarrilaren 22an, Elgoibarko gure egoitzan, Inteligentzia Lehiakorraren inguruan antolatu ditugun lehenengo jardunaldietara. Bertan gaurkotasun handiko gai honen ikuspegi desberdinak aipatuko ditugu eta gure inguruko enpresetako hainbat arrakasta kasu azalduko dira.

Pentsatzen jarri al zara inoiz zure enpresan egunero sartzen den informazio guztian, eta informazio horri ematen zaion erabileran? Eta erabilera handikoa izan daitekeen baina zure enpresan sartzen ez den informazioan? Galdetu al diozu zeure buruari hartzen dituzun erabakiak informazio egokietan oinarrituak izaten diren edo erabaki horietarako behar duzun informazio zehatza eta beharrezkoa jasotzen duzun? Galdera hauek buruan badituzu baina erantzunik ez baduzu aurkitzen, agian guk lagundu zaitzakegu.

Zure presentzia bertan izango dugula espero dugu.

Izena emateko jarri harremanetan IK4-IDEKO-rekin, muzkudun@ideko.es helbide elektronikoaren bidez edo 943748000 telefono zenbakira dei eginez.

Izen ematea doakoa da. Parte hartzaile kopurua mugatua da.