Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

Industriara aplikatutako Bisio Artifizialaren inguruko jardunaldia

Industriara aplikatutako Bisio Artifizialaren inguruko jardunaldia

IK4-Ideko-k INFAIMONekin elkarlanean, bisio artifizialeko sistemetan espezializatutako enpresa, "INDUSTRIARA APLIKATUTAKO BISIO ARTIFIZIALA" doako ikastarora gonbidatzen zaitu. Ikastaroa urriaren 20an izango daIK4-Idekoko instalazioetan, Elgoibarren. Goizeko 9etatik arratsaldeko 17etara izango da Txillida gelan.

 

Jardunaldian zehar bisio artifizialeko sistema bat erabiltzearen erraztasunaz jabetuko zara eta industria sektore hnen barruko azken teknologiak ezagutu ahal izango dituzu. Bisio sistema baten osagaien inguruko oinarri teoriko eta espezifikoarekin hasiko da jardunaldia, formazio praktikoa ere emango da eta amaitzeko bisio artifizialeko sistesmarekin konpondutako aplikazio industrial errealen adibideak ikusiko dira.

Teknikari taldeko kide batzuk egongo dira aplikazioen inguruan sortu daitekeen edozein zalantzei erantzuteko.

Doako ikastaro honetan izena emateko lotura honetan aurkituko duzun asistentzia fitxa deskargatu behar da ondorengo helbidera bidali emailez cursos@infaimon.com edo fax-ez 932525758 zenbakira.