ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Industria-sektoreetarako prozesu eko-eraginkor berriak sortzen parte hartzen ari da IK4-IDEKO

Industria-sektoreetarako prozesu eko-eraginkor berriak sortzen parte hartzen ari da IK4-IDEKO

ECOFAB proiektuaren helburua, Euskadiko metalurgia sektoreko enpresak, enpresa eko-eraginkor gisa kokatzea da. Horretarako, fundizio, forjaketa eta mekanizazio industrien ingurugiro eta produkzio beharrizanetara egokituko diren erreminta, metodo, ekipo eta prozesuak sortuko dira.

Proiektuak 4 ardatz ditu: (1) modelizazio eko-eraginkorra eta prozesuen jasangarritasuna, (2) prozesuen parametroen monitorizazioa, (3) produkzio bitartekoen eko-diseinua eta (4) eraginkortasuna eta energia aurreztea.

ECOFAB proiektuaren emaitza orokorra, enpresa erabiltzaileen prozesu eta lantokien eraginkortasuna hobetzen dela da, horretarako, prozesuen kontrol-aldagaien monitorizazioa eta doiketa eginez. Bestalde, ekipo ekoizleek beraien produktuen eko-eraginkortasuna eta lehiakortasuna handituko dituzte, prozesuen modelizazioan, eko-diseinu jardueretan, prozesuen eraginkortasunean eta energia aurrezkian oinarritutako ezagutza hobeago baten bitartez.

Patzuergoa, Euskadiko fundizio, forjaketa eta mekanizazio enpresek eta prozesu horietarako makinen hornitzaileek osatzen dute, Goimek mekanizazio enpresa buru delarik. Parte hartzen duten enpresak ondorengoak dira: Goimek, Fundiciones del Estanda, GKN Driveline, Danobat, Soraluce, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Ondarlan eta IDS Ingeniería de Sistemas. Proiektu honek, Euskadiko 4 Zientzia eta Teknologia zentroren laguntza ere badauka proiektuak: IK4-IDEKO, IK4-AZTERLAN, KONIKER eta AOTEK.

Lehenengo ardatza, modelizazio eko-eraginkorra eta prozesuaren jasangarritasuna da. Prozesuen modelizazioak eko-eraginkortasunerantz duen joerari heltzen dio, fundizio, forjaketa eta mekanizazio prozesuen eko-eraginkortasun eta jasangarritasun adierazleak garatuta. Lan honen emaitza, eko-eraginkorragoak diren prozesuen konfigurazioa izango da, energia-eraginkortasun handiagoa eta ingurumenean inpaktu txikiagoa izango duena. Helburu hauek, produkzio, kalitate eta kostuei dagozkien helburu tradizionaletan txertatuko dira.

Edozein hobekuntza ekimen, neurketan oinarritu behar da. Hobekuntza helburuen eta berauen jarraipenaren oinarri dira. Ondorioz, proiektuaren bigarren ardatza prozesuen parametroen monitorizazioan oinarritzen da. Eremu honetan, prozesuen aldagaiak lortzeko softwarea eta hardwarea garatu eta integratuko dira, hala nola, kontsumo elektriko osoa, moduluen kontsumo elektrikoa edo periferiko kritikoak, emariak, isuriak... Monitorizaziorako irtenbide hau, lantoki komertzialen kudeaketarako den MES sisteman txertatuko da (Manufacturing Execution System) eta energia kontsumoa eta ingurumen gaiak kudeatzeko balioko duen interfaze propioa izango du, lantokien produktibitatea kudeatzen den gisara. Era berean, monitorizatutako datuak biltegiratu egingo dira garatutako modeloen estadistikak egin eta kalibratzeko. Kalibratze prozesu hau, azterketa estatistikoen, datu-meatzaritzaren, business intelligence-en eta abarren bidez egin ahal izango da. Hurrengo ardatzek eragin zuzena dute eko-eraginkorragoak diren ekipo eta prozesuen garapen eta konfigurazioan.

Eko-diseinuaren ardatza, energia-eraginkortasun handiagoa duten ekipoak diseinatzera bideratuta dago. Lan-arloen artean, diseinu fasean, instalazio edo makina bat osatzen duten modulu eta elementuek ingurumenean duten inpaktua nolakoa den baloratzeko erreminta baten garapena azpimarratuko genuke, baita ondoren azaltzen diren eko-diseinu estrategien azterketa eta inplantazioa ere: eraginkorragoak diren elementuak txertatzea (motorrak, ponpak, eragingailuak) eta energia berreskuratzea eta birbaloratzea.

Azkenik laugarren ardatza, energia- eraginkortasuna eta energia aurreztea da. Prozesuen eraginkortasuna handitzeko irtenbideak bilatzen dihardu, energia aurreztea edo ingurumenean inpaktua txikitzea ekarriko dituelarik. Lanerako arlo garrantzitsuenak ondorengoak izango dira: dauden galerak ezabatzea edo gutxitzea (akastun galerak barne), energia-kontsumoaren kudeaketa zuhurra eta prozesuen hoztea eta lubrikazioa.

Proiektuaren aurrekontua 8M eurokoa da, 3 urteko iraupena dauka (2012-2014) eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du 1,8 M eurorekin. Proiektuaren harremanetarako pertsona Itziar Ricondo da (iricondo@ideko.es).

    KATEGORIAK