Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IK4k Batzorde Estrategikoaren bosgarren bilera egin du Bilboko Alondegian. Batzorde Estrategikoa duela bi urte inguru eratutako organo aholku-emaile bat da, euskal gizarteko zenbait pertsona ospetsuk osatua. Enpresa, instituzio, unibertsitate eta eragile zientifiko-teknologiko nagusien ordezkari gisa, lankidetzan aritzen dira IK4ren gogoeta estrategikoan, eta Aliantzari laguntzen diote etorkizunaren aurrean hobeto prestatuta egoteko.
Batzorde Estrategikoak sei jarduera-eremu zehaztu ditu gogoeta estrategikoa lantzeko, zeina 2013-2016 Plan Estrategiko berriaren oinarria baita. Sei eremu horiek hauek dira: ezagutzaren merkatuaren globalizazioa, espezializazioa, berrikuntza-sistemen eraginkortasuna, enpresekiko eta gizartearekiko komunikazioa, pertsonen garrantzia eta ikuspegi estrategiko batean —euskal industria gure ekonomiaren eragile gisa bultzatzea egoera global berrian— oinarritutako gobernantza-eredu baten aldeko apustua.