Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

IK4-IDEKOk INNGUMA enpresa teknologikoa sortu du

IK4-IDEKOk INNGUMA enpresa teknologikoa sortu du

 

  • Euskal zentro teknologikoak spin off bat abiarazi du bere adimen lehiakorreko tresnaren zabalkundea eta salmenta errazteko    
  • Makina-erremintaren Bienalean egin da konpainia ofizialki eratzeko ekitaldia  
  • IK4-IDEKOk dauka spin off honen kapital sozialaren %100, eta datozen bi urteetan fakturazioa laukoiztea espero du

 

IK4-IDEKO Fabrikazio Aurreratuan espezializatutako zentro teknologikoak enpresa berri bat sortu du adimen lehiakorrerako eta zaintza teknologikorako duen INNGUMA izeneko softwarea zabaltzen, garatzen eta merkaturatzen laguntzeko.  

Konpainia berriaren eraketa ofizial egiteko ekitaldia atzo egin zen, maiatzaren 30ean, Makina-erremintaren Bienalaren hogeita hamargarren edizioan ( BIEMH ), non Elgoibarko erakundea presentzia nabarmen izaten ari den.  

“Zentro teknologiko bat garen heinean dugun helburu fundazionaletako bat da garatzen ditugun soluzioak eta gure ikerketa lanen bitartez sortzen dugun ezagutza transferitzea, bai enpresei, bai gizarteari oro har. INNGUMA enpresa propio gisa eratzeak misio honi erantzuten dio”, ziurtatu zuen IK4-IDEKOko ustiapen zuzendari Ibon Serranok.  

Erakundeak, zeina firma berri honen sustatzailea den, INNGUMAren kapital sozialaren %100eko partaidetza du hasteko. INNGUMA enpresa ekimen bat da, eta zentro teknologikoak ekimen horretan egiten duen ekarpenak dira berak garatutako INNGUMA izeneko softwarea eta industriara bideratutako adimen lehiakorreko soluzio berritzaileen ikerketan eta garapenean eskuratu duen know howa .  

Enpresa berria abian jartzeaz gain, IK4-IDEKOk lehen urratsak ematen lagunduko dio enpresa berriari eta urrats horien jarraipena egingo du. Horretaz aparte, laguntza teknikoa ere eskainiko dio, bere IKTak eta Automatizazioa Departamentuaren bitartez.  

“Spin off honen helburu nagusia da aurrera egitea eta INNGUMAren gaur egungo eszenatokitik, non etengabe eta organikoki hazten ari den, hazkunde espontzianaleko eszenatoki batera igarotzea, beti IK4-IDEKOren laguntza teknikoarekin”, zehaztu du INNGUMAko CEO berri Eneko Arzak.  

Zuzendariak, zeinak INNGUMAra etorri baino lehen Telefonica taldearen WAYRA azeleragailuko start upean parte hartu zuen, uste du softwarearen hazkunde organiko biziak" proiektuaren alde gogor egiteko bide eman duela”.  

Enpresa berriaren asmoa da urte fiskala 200.000 euroko fakturazioarekin ixtea eta, INNGUMAko arduradunen ustez, negozio zifra hori laukoiztea espero dute bi urtean.  

 

Adimen lehiakorra enpresa txiki eta ertainetarako  

IK4-IDEKOko softwareko espezialistek garatu dute INNGUMA plataforma, eta duela hiru urte merkaturatu zen. Gaur egun, berriz, plataformak bere ibilbideko etapa berri honen hasiera babesten duten 30 bezeroko zorroa du.  

Adimen lehiakorreko eta zaintza teknologikoko sistemak funtsezko elementua dira enpresen erabaki estrategikoak hartzeko prozesuetan, berain lan eremua den sektorearen gaineko kalitateko informazioa ematen dietelako eta beren inguruko lehiakideak hobeto ezagutzen uzten dietelako.   

Testuinguru horretan, INNGUMA tresna informazioa biltzeko, prozesatzeko eta analizatzeko diseinatuta dago, enpresa ehunean adimen eta zaintzarako unitateak sortzea errazten du, eta baliabideen kudeaketa hobetzen du, enpresen tamaina edozein dela ere.  

Spin offa eratzeko ekitaldian ez ezik, BIEMH azokan ere ezagutaraziko dira tresna horren onurak, maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean, Bilbao Exhibition Centren.  

NABARMENDUTAKO BERRIAK