ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk indartu egin du Fabrikazio Aurreratuan duen espezializazioa ikerketa-egitura berri batekin

IK4-IDEKOk indartu egin du Fabrikazio Aurreratuan duen espezializazioa ikerketa-egitura berri batekinMerkatuaren beharrei erantzuna emateko helburuz, IK4-IDEKO zentro teknologikoak bere ikerketa-arloen berrantolaketa bat egin du, ardatz hartuta Fabrikazio Aurreratuaren arloan duen espezializazioa indartzea, aliantza berriak ezartzea eta enpresekiko hurbiltasuna bultzatzea.

Erakundearen ikerketa-lerroak lau talde handitan antolatu dira: Dinamika eta Kontrola, Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza, Fabrikazio Prozesuak eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak eta Automatizazioa.

“Gure azken gogoeta estrategikoaren emaitza gisa, gure erakundea egokitu nahi izan dugu merkatuak jartzen dizkigun erronka berrietara. Horien artean espezializazioa nabarmentzen da, eta erabaki dugu arreta jartzea enpresekin dugun komunikazioa hobetzen duten arloetan”, dio IK4-IDEKOko Zuzendari Nagusia den Nerea Arangurenek.

Ikerketa-egituraren berrantolaketa diseinatzerako orduan erantzun nahi izan zaio ehun industrialaren beharrez arduratu eta enpresekin elkarlana indartzeko misioari.

“Ez gara IK4-IDEKOren egitura eraldatzen ari erabat teknologikoa den ikuspuntu batetik, baizik eta erantzuten ari gara manufacturingaren alorreko enpresek zentro teknologiko bati egiten dizkioten eskakizunei. Gure lana da beraiei balioa ematea”, zehaztu du.

Era berean, zentro teknologikoa aliantza eta elkarlanen bide-orri bat lantzen ari da ahalbidetuko duena fabrikazioaren eremuan erreferentziakoak diren beste eragile batzuen gaitasunak aprobetxatzea; sinergiak ezarri, osagarritasunaren apustua egin eta I+G+i-aren denborak azkartzeko asmoz.

“Aliantza eta elkarlanen mapa bat lantzen ari gara, ahalbidetuko diguna lasterka egitea gauzak oso azkar mugitzen diren ingurune batean”, gehitu du Arangurenek.

Fabrikazioaren erronkei erantzuteko 4 talde

Berrantolaketaren baitan, zentro teknologikoak 4 arlo zehatz identifikatu ditu fabrikazio industrialari aplikatutako teknologien transferentzia hobetzeko.

Talde horietako lehena da Dinamika eta Kontrola, makinen eta fabrikazio-prozesuen portaera dinamikoa optimizatzean zentratuta dagoen saila piezen kalitatea bermatzeko, produkzio sistemen efizientzia handitzeko eta ekipamenduen bizitza erabilgarria luzatzeko.

Talde horretako ikerlari taldeak makinen funtzionamenduaren gainean duen ezagutza aplikatzen du soluzio aurreratuen garapenean. Horiekin lortu nahi da desagerrarazi edo murriztea ekipoen jardunean gertatzen diren dardarak; horien bidez galdu egiten baita fabrikatutako osagarrien kalitatea.

 Bigarrenik, IK4-IDEKOk Diseinu eta Doitasun Ingeniaritza taldea sortu du gorakorra den eskaera bati erantzuteko: kalitate estandar handiak dituzten osagarri pertsonalizatuak.  

 Talde horretan lana egiten da prestazio handiko produktu, prototipo, egitura, mekanismo eta dinamika handiko osagarrien garapenean makina-erremintaren arloan, ultradoitasuneko akaberak lortzeko helburuz.

 Era berean, teknologia digitalen aplikazio gorakorrak eragin du sortzea Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak eta Automatizazioa taldea.

 Arlo horrek garatzen ditu teknologikoki aurreratuak diren soluzioak, posible egiten dutenak makinetatik datozen datuak jaso, aztertu eta prozesatzea, helburu hartuta joerak ezarri eta ondorioak ateratzea ahalbidetuko dutenak produkzio sistemen efizientzia hobetuko duten estrategiak martxan jartzea eta Aurrera egitea elkarrekin konektatuta dauden lantoki adimendunen eraikuntzan.

 Azkenik, IK4-IDEKOk Fabrikazio Prozesuetan ardaztutako ikerketa taldea diseinatu du. Bertan, ikertzaileek aurre egiten diete gehien erabiltzen diren prozesu konbentzionaletan (torneaketa, fresaketa, zulaketa edo artezketa) sortzen diren arazoei. Baina gainera, lerro horrek bultzatzen du azken belaunaldiko prozesuetara bideratutako teknika eta tresna berrien erabilera, besteen artan laser bidezko fabrikazioa, kalitatea hobetu eta segurtasuna bermatzeko misioarekin.

 “Horiek izango lirateke datozen urteetarako definitutako espezializazio eremuak, ulertzen dugulako erraztu egiten dutela enpresa-ehunarekin eduki beharreko elkarrizketa, elkarlana eta etengabeko lana, eta hori da gure funtsezko funtzioa, enpresen eskaerez arduratzea", azaldu du Arangurenek.

 Ikerketa taldeez gain, erakundeak proiektu teknologikoak garatzen ditu, eta kategoria horretan kokatzen da Idustria 4.0ren aldeko apustua.

 “Kasurik gehienetan proiektuak ikerketa talde bakarrean zentratzen badira ere, 4.0 erabat zeharkakoa den proiektua da. Jakina, IKTak eta automatizazioa atalak duen pisua oso garrantzitsua da, baina gainerako taldeekin ere elkarreragiten du", arrazoitu du.

 Zentro teknologikoak martxan jarritako berrantolaketa bat dator Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eskakizunekin, zeinaren parte den IK4-IDEKO.


BIDEOAK

IRUDIAK

Especialización IDEKO Deskargatu irudia

KATEGORIAK