ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk indartu egin du Fabrikazio Aurreratuan duen espezializazioa ikerketa-egitura berri batekin

IK4-IDEKOk indartu egin du Fabrikazio Aurreratuan duen espezializazioa ikerketa-egitura berri batekin
Zentro teknologikoak berrantolatu egin du bere ikerketa-dibisioa, helburu hartuta, batetik, azkartzea fabrikazio-teknologien merkaturatzea eta, bestetik, indartzea enpresa-ehunarekin dituen loturak.

Erakundeak atzo ospatu zuen urteko Batzar Orokorra, eta bertan onartu zituzten 2016 urteko emaitzak

Zentroak 8,7 miloi euroko sarrerak eskuratu zituen I+G+i arloan 2016an, aurreko ekitaldian baina %5 gehiago



Merkatuaren beharrei erantzuna emateko helburuz, IK4-IDEKOzentro teknologikoak bere ikerketa-arloen berrantolaketa bat egin du, ardatz hartuta Fabrikazio Aurreratuaren arloan duen espezializazioa indartzea, aliantza berriak ezartzea eta enpresekiko hurbiltasuna bultzatzea.

Berrantolaketa hori gauzatzeko lau ikerketa-talde nagusiren ezarri ditu: Dinamika eta Kontrola, Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza, Fabrikazio Prozesuak eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak eta Automatizazioa.

“Gure azken gogoeta estrategikoaren emaitza gisa, gure erakundea egokitu nahi izan dugu merkatuak jartzen dizkigun erronka berrietara. Horien artean espezializazioa nabarmentzen da, eta erabaki dugu arreta jartzea enpresekin dugun komunikazioa hobetzen duten arloetan”, dio IK4-IDEKOko Zuzendari Nagusi Nerea Arangurenek.

 

Emaitza oneko urtea

Ikerketa arloaren berrantolaketa IK4-IDEKOk hasitako orientazio estrategiko berriaren emaitzetako bat da. Orientazio berriaren misioa da zentro teknologikoa hurbiltzea sektore pribatuaren behar eta eskakizunetara, eta emaitza positiboak ematen ari da.

Egoitza Elgoibarren duen erakundeak atzoko egunez ospatu zuen bere urteko Batzar Orokorra, eta bertan onartu zituen 2016ko kontuak.

Zentro teknologikoak 9,5 milioi euroko sarrera bateratuak erregistratu zituen 2016an. Kopuru horretatik, I+G+i arloari dagozkionak 8,7 miloi euro dira, bide horretatik 2015ean eskuratutako 8,3 milioiak baino %5 gehiago.

I+G+i arloaren negozio-bolumena banatu zen ikerketa-proiektuen — guztiaren %48 — eta sektore pribatura egindako teknologia transferentziaren artean, gainerako %52a.

“2016 urtea amaiera ezin hobea izan da apartekoa izan den ziklo estrategiko batentzat; Krisialdi ekonomikoak nabarmen baldintzatu badu ere, IK4-IDEKOk etenik gabe egin du lana bere ikerketa-taldeen espezializazio eta bikaintasunean, bai ikuspegi kualitatibo zein kuantitatibotik ere”, gehitu du Arangurenek.

Zientzia produkzioaren arloan, zentro teknologikoak 20 patente aktiboko kopurua erdietsi zuen iaz, eta beste lau berriren eskaera ere aurkeztu zuen.

Gainera, erakundea nabarmendu egin zen etengabeko presentzia mantendu zuelako dibulgazio zirkuluetan, argitara emanez SCI aipamen zientifikoen indizeak barnean hartu dituen 9 artikulu eta nazioarteko kongresuetan zabaldu diren beste 11 artikulu.

“Gure ikerketa-lanak aitortza jaso du 2016an Europako deialdietan izandako arrakasta portzentaje handiarekin, eta bost proiektu berritan parte hartzea lortu dugu; horietako bat IK4-IDEKOK gidatzen du elkarlaneko robotikaren arloan”, zehaztu du zuzendariak.

Hitz horiekin, Arangurenek COROMA proiektuari egiten dio erreferentzia, zentro teknologikoak koordinatzen duen ekimen bat helburu duena garatzea kontzeptu berri bat robot industrial adimendun, modular eta malguen arloan. Robot horiek gaitasuna dute hainbat prozesu exekutatzeko eta piezak fabrikatzeko sektoretarako desberdinetarako, besteen artean aeronautika, itsasontzi-eraikuntza edo energia-sorkuntza.

106 pertsonako lan taldearekin, %27 doktoreak, IK4-IDEKOk 80 bezerotik gora izan zituen iaz.

“Bezero-enpresa berrietan sartzeko apustuari eutsi diogu zabalkunde-lan nabarmena eginez hainbat eremutan, besteak beste adimen lehiakorrean, fabrikazio gehigarrian edo NDT teknologietan (saiakuntza ez suntsikorrak)”, adierazi du Arangurenek.

Emaitza ekonomiko onez gain, aipagarria da pasa den urtean zentro teknologikoak parte hartu zuela Bienal Española de Máquina Herramienta (BIEMH) azokaren 29. edizioan. Ekitaldian erakutsi zirenen artean IK4-IDEKOrentzat teknologia-mugarri garrantzitsuak daude, adibidez dardaren kontrolerako moteltze aktiboko DAS sistema (Dynamic Active Stabiliser), neurketarako hainbat soluzio aurreratu eta garapen berriak industria digitalaren testuinguruan eta 4.0 industria.

Lau talde enpresara teknologia gehiago transferitzeko

Zentro teknologikoko ikerketa arloaren berrantolaketan lau eremu zehatz identifikatu dira fabrikazio industrialera aplikatzen diren teknologien transferentzia hobetzeko.

Talde horietako lehena Dinamika eta Kontrola da, makinen eta fabrikazio-prozesuen portaera dinamikoa optimizatzean zentratuta dagoen saila, piezen kalitatea bermatu, produkzio sistemen efizientzia handitu eta ekipamenduen bizitza erabilgarria luzatzeko xedez.

Bigarrenik, IK4-IDEKOk Diseinu eta Doitasun Ingeniaritza taldea sortu du gorakorra den eskaera bati erantzuteko: kalitate estandar altuak dituzten osagarri pertsonalizatuak eta makina-erreminta arloan dinamika handiko produktu, prototipo, egitura, mekanismo eta osagarrien garapena.

Era berean, industrian geroz eta gehiago aplikatzen diren teknologia digitalek eragin dute Informazio eta Komunikazio Teknologiak eta Automatizazioa taldea sortzea. Arlo horretan soluzio aurreratuak garatzen dira makinetatik datozen datuak atzitzeko, elkarrekin konektatuta egongo diren fabrika adimendunen eraikuntzan aurrera egin asmoz.

Azkenik, IK4-IDEKOk Fabrikazio Prozesuetan ardaztutako ikerketa taldea diseinatu du. Bertan, ikertzaileek aurre egiten diete prozesu konbentzional ohikoenetan (torneatzea, fresaketa, zulaketa edo artezketa) sortzen diren arazoei. Baina arduratzen dira, baita ere, azken belaunaldiko prozesuetara bideratutako teknika berriez ere, adibidez laser bidezko fabrikazioa.

Zentro teknologikoa lan egiten ari da bide orri batean aliantza eta elkarlanak bultzatzeko. Horien bitartez ahalbidetu nahi da fabrikazioaren eremuan erreferentzia diren beste eragile batzuen gaitasunak aprobetxatzea.

 Deskargatu berriaren dosierra osorik

IK4-IDEKOri buruz

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak 30 urteko ibilbidea dauka fabrikazio eta produkzio industrialera bideratutako teknologia berrien ikerketa, garapen eta berrikuntzan.

Mondragon Korporazioko makina-erreminten enpresen osagai teknologiko handiko erronkei erantzuteko sortu zen, eta gaur egun 100 ikertzaile baino gehiago dauzka, eta baita urtean 50 bezerotik gorako zorroa ere.

I+G+i arloan duen jarduera bideratuta dago enpresa-ehunaren lehiakortasuna handitzen duten soluzio berritzaileak eskaintzera, eta 4 ikerketa-talderen inguruan artikulatzen da: Dinamika eta Kontrola, Fabrikazio Prozesuak, IKTak eta Automatizazioa eta Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza. 

KATEGORIAK