ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk IKDAS plataforma sortu du, makinetan ematen diren bibrazio arazoak ezabatu edo gutxitzeko

IK4-IDEKOk IKDAS plataforma sortu du, makinetan ematen diren bibrazio arazoak ezabatu edo gutxitzeko

IKDAS izeneko sistema berriak, tailerretako bibrazio arazoak ezabatu edo gutxitzeko irtenbideak bilatzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Bere portabilitate eta erabilera erraza dela eta, makinen mantentze lanetarako, muntaketarako eta prestaketarako tresna egokia da.

IK4-IDEKOko Dinamika eta Kontrola lerroak bere ezagutza guztia jarri du IKDAS izeneko plataforma sortzeko, makinen seinaleak lortu eta prozesatzen dituen plataforma da, tailerretako langileei bibrazioen eremuko ezagutza handiagoa eskaintzeko helburuarekin. Modu honetan, fenomeno honetan eratorria duten arazoei konponbidea bilatzeko aukera eskainiko da.

IKDAS, une honetan komertzializazio fasean dagoena, plataforma eramangarri bat da, dimentsio txikikoa eta seinaleak lortzeko sistemarekin. Ekipo honek, ICP azelerometro piezoelektriko baten seinaleak eta tentsio seinaleak lortzea ahalbidetzen du, datuak lortzeko software baten bidez hautagarriak izan daitezkeenak, offline moduan seinalearen aldi bateko eboluzioa bisualizatzeko eta dagokion espektro-azterketa egiteko.

Plataformaren erabiltzaile-interfazea, elkarrizketa interaktibo gisa egituratua dago. Ondorioz, erraz erabiltzekoa da eta ez du ezagutza tekniko handirik eskatzen erabiltzeko. Horrela bada, tailerreko hainbat lanetan erabiltzeko tresna egokia da, bai mantentze lanetan, bai muntaketan, bai makinen prestaketan, baita mekanizazio arazoen konponketan ere.

Plataforma honek, 10 modulu operatibo ditu, hainbat funtzionalitaterekin: maiztasunaren azterketa, maiztasun naturalak eta FRFak lortzea, makina orekatzea, run up abioan bibrazioaren neurketa, osziloskoploa, errodamendu eta engraneen egoeraren azterketa, zorroztasunaren neurketa, orbiten azterketa, fresatzean chatterra ezabatzea eta tenperaturaren azterketa.

Hala ere, etorkizunean garatuko diren edo erabiltzailearen neurrira bereziki egindako modulu berri batzuk txertatzeko aukera ere eskaintzen du.

Lehenengo moduluak, maiztasunaren azterketa dakar, ondoren egingo diren berrikuspenetarako erreferentzia izango diren patroiak grabatzeko aukera ematen duen aplikazio orokorra, sistema baten ikuskapen prediktiboa dela esan daitekeelarik. Bigarren aplikazioarekin maiztasun naturalak eta FRFak (Frequency Response Func­tion) lortzen dira, sistemaren zurruntasunari buruzko informazioa lortzeko, torlojuen errodamenduen muntaketan oso erabilgarria dena batez ere.

Plataforma honek, makina orekatzeko modulu bat ere badauka, automatikoki dinamikoa eta estatikoa kontuan hartzen direnak, laugarrena osciloseo- pio eta bosgarren modulua nin up abio bibrazioak neurtzeko. Azken honek, on-line erakusten du erresonantzia-maiztasunen erreakzioa abiadura kritikoetan. Modu honetan portaera aztertuta, abiadura ezberdinetako bibrazioen ezaugarrien taula bat erakusten du, gainera sistema baten biraketaren abiadura kritikoak zehaztea ere ahalbidetzen du.


Bestalde, Fresatze fasean chatterra ezabatzeko modulu bat ere txertatuta dauka, fresatze bidezko mekanizazioan ematen diren bibrazio arazoei irtenbidea emateko oso erabilgarria dena produktibikatatea optimizatuz, izan ere mota honetako efektuak gertatzen direnean abiadura gutxitzeko joera dago eta irtenbidea abiadura gehitzea izan daiteke.

IKDAS plataformaren azken hiru aplikazioak , mantentze eta muntaketa lanetako langileen lana erraztera bideratuta daude. Hiru modulu hauek, errodamendu eta engraneen egoeraren azterketa, zorroztasunaren neurketa eta orbiten azterketa dira.

Hartzaileak: tailerreko langileak, batez ere makinen mantentze lanak, muntaketa eta prestaketa egiten dutenak.

    KATEGORIAK