Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Proiektuak Giza Baliabideak, Salmenta eta Zerbitzuak, Erosketak eta Finantzak ere barneratzen ditu lizentziak, mantenua eta ezarpenerako zerbitzuekin batera. Ezarpena 2012ko erdialdean bukatuko dela aurreikusten da.
IK4- Idekoren ideiekin bat, kudeaketa sistema berri bat ezartzeko apustu hau, irtenbide malgu, erabilera erraz eta proiektuen kudeaketarako funtzionalitate handiaren beharretik etorri zen. Hautaketa prozesua egin ondoren, -Axapta eta Navision bezalako irtenbideak ere aztertu ziren- enpresak IFS Applications aukeratu zuen. “IFS aukeratu dugu batez ere proiektuen kudeaketan liderrak direlako, bezero erreferenteekin esperientzia daukatelako eta gure beharretara moldatzeko erakutsi duten malgutasun eta arintasunagatik” azpimarratu du Ramon Uribe-Echeberriak, IK4-IDEKOko zuzendari gerenteak. Horrez gain, zuzendariaren hitzetan kontutan eduki da ere “ azken lau urteetan gure bezeroen kartera handitu egin da eta arrazoia honek gure eskaintzen diziplina-anitzeko ezaugarriarekin batera, gure proiektuen kudeaketa gero eta konplexuagoa izatea ekarri du eta gure neurrira egindako garapenak ez zigun behar gunuen guztia ematen.