Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

IK4-IDEKOk fabrikazio prozesuetan dituen ezagutzak partekatu ditu abiadura handiko mekanizazioaren HSM 2018 foroan

IK4-IDEKOk fabrikazio prozesuetan dituen ezagutzak partekatu ditu abiadura handiko mekanizazioaren HSM 2018 foroan

Errendimendu handiko fabrikazio prozesuetako azken joerak, dinamika eta makineriaren kontrolerako teknika berriak edo moteltze aktiboari aplikatutako garapen puntakoenak dira HSM 2018 abiadura handiko Mekanizazioari buruzko nazioarteko konferentziaren hamalaugarren ekitaldian eztabaidatu diren gaietako batzuk. Foroa Donostian ospatu da apirilaren 17 eta 18an.

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak presentzia nabarmena izan du ekitaldian, eta bertan hitzaldi desberdinak egin ditu, batzorde Zientifikoan eta Exekutiboan parte hartzeaz gainera.

“Produktibitatea, Kalitatea eta Digitalizazioa” lemapean, Gipuzkoako hiriburuko Kursaal jauregian egin den foroa bilgune izan da mekanizazioaren arlo desberdinetako profesionalentzat, eta egitarau mardula izan du: besteak beste hitzaldiak, erakustaldiak eta bisitaldiak egin dira, bai IK4-IDEKOren instalazioetara, eta baita ekitaldiaren antolatzaile izan den IK4-TEKNIKER zentro teknologikoaren instalazioetara ere.

IK4-IDEKOren parte hartzea hainbat hitzaldiren bidez gauzatu da, prozesuen auto-optimizaziorako makina erreminta adimendunei aplikatutako teknologiak esploratu dituena kasu, edo makina bidez sortutako oszilazioak erabiliz txirbila arrotzeko sistemen eraginaren ingurukoa.

Hitzaldien arduradunak zentro teknologikoko hainbat aditu izan dira: Xavier Beudaert, Iñigo Bediaga, Jon Argandoña, Jérôme Loc’h eta Jokin Muñoa, IK4-IDEKOko Dinamika eta Kontrola ikerketa taldeko arduraduna eta Produkzioa Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiako (CIRP) kidea.

HSM biltzarra 1990 urtean jaio zen abiadura handiko mekanizazioaren inguruko ezagutza eta esperientziak partekatzeko helburuz, eta orduz geroztik kontsolidatuta dago fabrikazio aurreratuko teknologien garapena sustatzeko hitzordu garrantzitsu gisa.

NABARMENDUTAKO BERRIAK